Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako lege-proposamena, Euskal Irrati-Telebista Ente Publikoa Sortzeko 5/1982 Legearen aldaketarako. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
09
02
02
0014]
2018.03.22
72
05:32

Jatorrizko ekimenak

11\09\02\02\00014Euskal Irrati-Telebista Ente Publikoa Sortzeko 5 /1982 Legearen aldaketarako

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT) (10:25)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Romero Pozo, Rafaela (SV-ES LT) (10:45)Bideoa ikusi

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (10:56)Bideoa ikusi

Oregi Bastarrika, Ana Isabel (EA-NV LT) (11:05)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT) (11:12)Bideoa ikusi

Romero Pozo, Rafaela (SV-ES LT) (11:19)Bideoa ikusi

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (11:23)Bideoa ikusi

Oregi Bastarrika, Ana Isabel (EA-NV LT) (11:28)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:30)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (11:31)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Elkarrekin Podemos talde

parlamentarioak egindako lege-proposamena, Euskal Irrati-

Telebista Ente Publikoa Sortzeko 5/1982 Legearen

aldaketarako. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin

betiko ebazpena".





Banatu zaizuen dokumentazioan daukazue Jaurlaritzaren

irizpena eta horrenbestez irakurri gabe eztabaidari ekingo

diogu. Aldeko txandan, Elkarrekin Podemosek aparte, beste

norbaitek parte hartu nahi du? Aldeko txandan? Ba, zurea da

hitza.





ARANA VARAS andreak: Egun on guztioi.





Ia urtebete igaro da Ganbera honetan EITB sortzeko Legea

aldatzeko lege-proposamena egin genuenetik; eta, hain

zuzen, orduan argi geratu zen lege horrek eguneratze bat

behar zuela. Proposamen hartan, guk, Elkarrekin Podemosek,

artikulatuan egin beharreko aldaketa multzo bat proposatu

genuen, eta haietako zenbait erakundearen administrazio-

kontseiluari zegozkion.



Jakina denez, ez zen lege-erreforma izapidetzeko prozesuan

sartu nahi izan, eta EITBren erreforma integrala egiteko

ponentzia berriz aktibatzearen aldeko apustua egin zen,

zeina, bide batez, erabateko porrota izan zen aurreko

legegintzaldian. Legegintzaldi horretan Ganbera honek

EITBren zuzendari nagusiaren kudeaketa gaitzetsi zuen, eta,

harrigarriro, berriz esango dut, harrigarriro, Euskal

Irrati Telebista publikoaren burutzan jarraitzen du.



Lege-proposamen hartan, administrazio-kontseilua

erreformatzeko neurri multzo bat aldeztu genuen; izan ere,

organo horrek, gure ustez, ez du inolako

erabilgarritasunik egun, eta ez du balio, eskumen-gabeziak

direla-eta, kontseilukideek egin beharko lituzketen

jarduerak gauzatzeko, hau da, erakundearen zuzendaritza

kontrolatu eta ikuskatzeko. EITBren administrazio-

kontseilua apaingarri hutsa da, esan dezagun argi eta

garbi, apaingarri hutsa da, ez du ezertarako balio;

Legebiltzarrak berritu zuen unetik egiaztatu ahal izan dugu

hori.



Elkarrekin Podemosek proposatuta