Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskadiko mobilizazio-zikloari buruz. [11
10
05
01
0332]
2018.03.23
73
03:39

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00332Euskadiko mobilizazio-zikloari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:49)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:50)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:50)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:54)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, Euskadiko mobilizazio-zikloari

buruz".



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Lehendakari jauna.



Euskadi azken egunetan protagonista izaten ari da, hemen

ematen ari diren mobilizazio sozialak direla eta. Gainera,

kasu askotan mobilizazio hauek historikoak izan dira. Las

movilizaciones que estamos teniendo estos días en Euskadi

están siendo verdaderamente históricas.



Lehendakari jauna, konturatzen al da zure Gobernua? Zer

ekimen hartuko dituzu euskal herritarren eskaera masiboei

erantzuteko?



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.



JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko, legebiltzarburu andrea.



Martínez jauna, Eusko Jaurlaritza etengabe ari da ekimenak

hartzen, herritarren eskari eta beharrizanei erantzuteko.



Eta aste honetan bertan soilik abiarazi diren hainbat

ekimen aipatuko dizkizut, zuk planteatzen duzun gaiarekin

lotura dutelako: familia eta haurrentzako laguntzak;

enpresan berdintasuna sustatzeko Bai Sarea; soldata-

arrailaren mahaia; diru-sarrerak bermatzeko errentaren

erreforma; enplegatu publikoen baldintzen hobekuntza;

elkarrizketa zibileko mahaia; edo gurasotasun-baimenak

familia guztietara zabaltzea. Guztiak ere asteon egiten ari

garenaren adibide dira.



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, lehendakari jauna.



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Lehendakari jauna, gaurkoan bi

gauzaren berri izan dute euskal herritarrek. Horietako bat

ezagutzen genuen jada; bestea, aldiz, zertxobait berriagoa

da: argazkiak ateratzeko zaletasun handia duela Gobernu

honek, kalea zapaltzen duen itxura eginez, eta ezer ez

egiteagatik dominak jartzeko bizioa duzuela. Tristeena da

zeuok jartzen dizkiozuela domina horiek zuen buruari;

inolako