Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Eva Lopez de Arroyabe Saez de Maturana EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Emakume Nekazarien Estatutua martxan jartzeko Jaurlaritzak hartu beharreko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [11
11
03
00
0066]
2018.04.12
74
08:18

Jatorrizko ekimenak

11\11\03\00\00066Emakume Nekazarien Estatutua martxan jartzeko Jaurlaritzak hartu beharreko neurriei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Lopez de Arroyabe Saez de Maturana, Eva (EH Bildu LT) (13:48)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT) (13:59)Bideoa ikusi

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (14:09)Bideoa ikusi

Prieto San Vicente, Txarli (SV-ES LT) (14:18)Bideoa ikusi

Molina Pérez, Rakel (EA-NV LT) (14:24)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Lopez de Arroyabe Saez de Maturana, Eva (EH Bildu LT) (14:32)Bideoa ikusi

Arana Varas, Eukene (EP LT) (Eserlekutik) (14:33)Bideoa ikusi

Molina Pérez, Rakel (EA-NV LT) (Eserlekutik) (14:34)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:35)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Eva Lopez de

Arroyabe Saez de Maturana EH Bildu taldeko

legebiltzarkideak aurkeztua, Emakume Nekazarien Estatutua

martxan jartzeko Jaurlaritzak hartu beharreko neurriei

buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda. Lopez de Arroyabe anderea,

zurea da ekimena aurkeztu eta defendatzeko.



LOPEZ DE ARROYABE SAEZ DE MATURANA andreak: Bai, kaixo,

eguerdi on.



Arin egiteko konpromisoa hartzen dut, ordua ikusita ematen

zuelako nire puntua arratsalderako geratuko zela, baina

pozten naiz, beraz, arin egiten saiatuko naiz eta, aurkitu

dudan adostasunarekin, espero dezagun ihardespenik ere egin

behar ez izatea.



Egun on guztioi, eskerrik asko, Tejeria andrea.



LEHENDAKARIAK: Isiltasuna, mesedez.



LOPEZ DE ARROYABE SAEZ DE MATURANA andreak: Orain dela aste

batzuk EH Bilduk interpelazio bat ekarri zuen Ganbera

honetara, interpelazio zuzena, interpelazio argia, Emakume

Nekazarien Estatutuari buruz.



Egun horretan, Tapia andreak, sailburuak, aitortu zuen

denbora pasatu dela, bi urte eta erdi pasatu direla, eta

betebeharrak egin gabe daudela Gobernuaren aldetik. Alde

horretatik eskertzen da aitortza, bai, baina berriro

eskatutako pausuak ematera gonbidatzen dugu. Eta hau da

gaurko helburua, bakarra: alde batetik, aurreikusitako

pausuak martxan ipintzea eta, beste aldetik, emakume

baserritarren egoera plazaratzea. Eta ez dut errepikatuko

interbentzioa; kontrakoa, gainera.



Gobernuari eskaintza formal eta serio bat egin genion egun

horretan eta gaurkoan berriro mahai gainean ipini nahi dugu

eskaintza. Hori bai, beharrezkoa ikusten dugu neurri

zehatzak hartzea emakume nekazarien egoera argitaratzeko...



LEHENDAKARIAK: Isiltasuna, mesedez.



LOPEZ DE ARROYABE SAEZ DE MATURANA andreak: ... alde

batetik, eta salatzeko, beste aldetik.



Gure proposamena oso argia da eta eskertzen dugu ere talde

guztien negoziatzeko joera. Egun horretan argi eta