Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruz. [11
10
05
01
0353]
2018.04.13
75
04:23

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00353Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:47)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:47)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (09:48)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:52)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruz".



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Egun on, lehendakari jauna.



2018ko Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruz talde

politikoak egiten ari diren negoziazioen esparruan,

Rajoyren Gobernuak mehatxu egin du, Eusko Jaurlaritzaren

kontuen aurka errekurtsoa jartzearekin, funtzionarioen

soldata-igoera dela-eta.



Halakorik egin edo ez egin, Urkullu jauna, Alderdi

Popularrarekin egindako itunak Euskadirako onak direla uste

duzu?



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.



JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko, legebiltzarburu anderea.



Martínez jauna, ni ere kezkatu egiten nau mehatxuak, baina

mehatxua mehatxua, momentuz. Eta beraz, argi eta garbi

erantzungo dizut: Eusko Jaurlaritzak aurreko urtean

Espainiako Gobernuarekin lortutako akordioak onak izan dira

Euskadirentzako, gure ustez, eta akordio onak eta

emankorrak izan dira.



Bai, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin lortutako

akordioak onak eta positiboak izan dira Euskadirentzat.

Etorkizuna etorkizun dago.



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, lehendakari jauna.



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Urkullu jauna, esan nizun duela

hiru aste.



Kezkagarria da zure Gobernuak eta zuk zeuk dominak

paparreratzeko duzuen irrika hori. Zeuon buruari ezartzen

dizkiozue dominak, zeuon buruari ematen diozue arrazoia,

zeuon buruari zorionak eman eta eman ari zarete, eta

Alderdi Popularrarekin egiten dituzuen itunak ezin hobeak

dira herri honentzat.



Dirudienez, ez duzue asmorik aitortzeko itun horiek ez

direla ekartzen ari zuek espero zenutena. Uste dut adorea

behar dela gaur Ganbera honetara etorri eta itun horiek

goresten