Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Jaurlaritza-Legeko 18 e) atalean agindutakoaren eta Lehendakaritzaren 1988.eko irailaren 8ko erabakiaren arauera, Diruezarketei Laguntzeko Egitarauari buruzko Itunea luzatzeari buruzko eztabaidaketa eta azken erabakia.
1989.06.16
47
03:43

Jatorrizko ekimenak

03\18\01\00\00005Inbesrtioari Laguntzeko Programari buruzko Hitzarmena luzatzeko erabakia

Izapideak

-

Hizlariak

Industria eta Merkataritza Saila, sailburua (00:19)Bideoa ikusi

Euskadiko Ezkerraren aurkako jarrera.

Aldeko txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:24)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (00:38)Bideoa ikusi

Orcajo García, Fidel (SV-ES LT) (00:45)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:51)Bideoa ikusi

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (00:58)Bideoa ikusi

Orcajo García, Fidel (SV-ES LT) (01:02)Bideoa ikusi

Eusko Alkartasunaren aurkako jarrera.

Aldeko txanda.

Guridi Urrejola, José Ramón (NV LT) (01:05)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Sagastagoitia Monasterio, Josu (NV LT) (01:13)Bideoa ikusi

Orcajo García, Fidel (SV-ES LT) (01:18)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Guridi Urrejola, José Ramón (NV LT) (Eserlekutik) (01:21)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (01:25)Bideoa ikusi

Aipamenegatik eskuhartzen du

Sagastagoitia Monasterio, Josu (NV LT) (Eserlekutik) (01:27)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:29)Bideoa ikusi

Testua

Gai zerrendako hirurgarrena: "Jaurlaritza-
Legeko 18.e) atalean agindutakoaren eta
Lehendakaritzaren 1988.eko irailaren 8ko
erabakiaren arauera, Diruezarketei Laguntzeko
Egitarauari buruzko Itunea luzatzeari buruzko
eztabaidaketa eta azken erabakia".

Jaurlaritzaren eskuharmena. Sailburu jauna.

INDUSTRIA ETA MERKATARITZA
SAILBURU (González Orús) jaunak: Lehendakari
jauna, legebiltzarkide jaunak. 1988. urtean foru
erakundeak eta Jaurlaritza, hauetan ordezkaturiko
alderdi politiko guztiak, hemen Legebiltzarrean
dauden guztiak bait dira, aldezturik, aintzinetik gure
Elkarteak zuen auzi garrantzitsuenetariko bat
konpontzera heldu ginen, beste herri baten diru-
xahupena suspertzeko sistima ezberdinduak, eta
batzutan aurkakoak, zeintzuk zirenari dagokionez.
Hori azkenik egiterapideak ez ezik, diru-xahupena
suspertzeko ekonomi ekintza hori egiteko
gertatutako eskuarteak ere batean jartzen zireneko
itunean aurkeztu zen, lehiakortasunaren hobekuntza
eta lanpostu berrien sorrera gehitzeko osagai
garrantzitsu gisa

Beraz, lortu zen lehenengo gauza hain
zuzen ere, herri honetako erakunde maila guztien
arteko harremanak baretzea izan zen. Bigarrenik,
zuzeneko diru-xahupena suspertzeko bereziki
eratutako industri politika egin zen, beronen
erabileraren eta taiuketaren ikuspegitik askoz ere
eraginkorragoa, lehiatila bakar batekin, araupide
bakar batekin, egiterapide bakar batekin eta horri
buruzko erabakitze-erakunde bakar batekin bat
eginaz. Baina, itune politikoan, diru-xahupenari
buruzko zuzeneko suspertze ekintza hau Eusko
Jaurlaritzak bere gain bakarrik hartzea behin betiko
konpontzeko asmoz, hau ere behin-behingo
egiterapidea zen.

Hala ere, 1988an zehar, auziak presaturiko
egiterapidean, diruegitamu egiterapidearen alorrean,
hauen onarpena luzatzeagaitik, sortutako arazoak,
eta 1988.urteko xahupen berorrek ohartematerik
baikorrenak ere gainezkatu zituenez ere, erakunde
ordezkari izenpetzaileekin ere bat eginez beste
urtebetez erakunde guztien erakidetaturiko