Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Legez besteko proposamena
EITBren albistegietan independentzia bermatzeari buruz
Euskal Herria Bildu LT (EH Bildu LT)
Osoko Bilkura
2018.05.31
85
04:32

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00218EITBren albistegietan independentzia bermatzeari buruz

Izapideak

Osoko bilkura. Ekimena onestea (EH Bildu eta EP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da)

Hizlariak

Proposamena egin duen taldearen txanda.

Agirre Garitaonandia, Jasone (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Romero Pozo, Rafaela (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Oregi Bastarrika, Ana Isabel (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Agirre Garitaonandia, Jasone (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Arana Varas, Eukene (EP LT)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Romero Pozo, Rafaela (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Oregi Bastarrika, Ana Isabel (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Botazioa.Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "EH Bildu talde

parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, EITBren

albistegietan independentzia bermatzeari buruz. Eztabaida

eta behin betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda. EH Bildu taldearen

ordezkariak dauka hitza bere ekimena aurkeztu eta

defendatzeko. Agirre andrea, zurea da hitza.



AGIRRE GARITAONANDIA andreak: Egun on, mahaiburu andrea.

Egun on, guztioi.



Badago tximeleta mota bat jaio eta berehala hil egiten

dena. Efímera deitzen da tximeleta hori, eta EITBko karrera

profesionala ere tximeleta hori bezalakoa da: efimeroa.

Hasten den egun berean, amaitu egiten da.



Hau da, kazetari batek EITBko plantillan sartzeko oposaketa

gainditzen duen egunean bertan amaitzen da haren karrera

profesionala. Hau da, finito. Jaio, hegoak zabaldu eta hil.



Oposaketak gainditzeko joko arau zehatz batzuk daude,

baldintza batzuk bete behar dira, ba, esate baterako,

titulazio akademikoa, hizkuntz gaitasuna, gida baimena...

Epaimahai bat dago, langileen ordezkariak ere hor daude,

irizpide zehatzak ezartzen dituzte, azterketak antolatu eta

kontrola eta bermeak daude, gardentasuna, eta horren

guztiaren gainetik oinarrizko printzipio bat: aukera

berdintasuna, EITB enpresa publiko bat delako.



Eskatutako baldintzak betetzen dituen edozein herritar,

edozein profesional aurkeztu liteke oposaketa horietara eta

lehiatu lanpostu bat lortzeko, EITB, esan bezala,

komunikabide publiko bat delako.



Eta uste dut edozeinentzat oso poz handia dela ETBn plaza

bat lortzea. Euskal Herriko komunikabiderik handiena da,

publikoa den bakarra. Ohore bat da aukeratuen artean egotea

eta herri honen zerbitzura lan egitea eta, batez ere, maite

duzuna egiten, gainera.



Baina plantillan poz handiz sartu eta, uste litekeenaren

kontra, hor amaitzen da hasitako bidea. Hortik aurrera ez

dago inongo oposaketarik, ez meritu lehiaketarik karrera

profesionala egiteko ez modu bertikalean, ezta