Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Legez besteko proposamena
Udal-euskaltegien sareari buruz
Elkarrekin Podemos LT (EP LT)
2018.11.29
105
07:51

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00222Udal-euskaltegien sareari buruz

Izapideak

Osoko bilkura. Ekimena onestea (EA-NV, EH Bildu, SV-ES eta PV-ETP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da)

Hizlariak

Proposamena egin duen taldearen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

de Bengoechea Estrade, Juana (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Andueza Lorenzo, Eneko (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Urrutia Oianguren, Aitor (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

de Bengoechea Estrade, Juana (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Andueza Lorenzo, Eneko (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Urrutia Oianguren, Aitor (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Botazioa.Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Elkarrekin Podemos talde

parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, udal

euskaltegien sareari buruz. Eztabaida eta behin betiko

ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda, Elkarrekin Podemos

taldearen ordezkaria den Martínez jauna, zurea da hitza

ekimena aurkeztu eta defendatzeko.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Arratsalde on, ordutan tokatzen

zaigu hitz egitea. Orduan, ez naiz asko luzatuko.



Gure gaurko proposamena, hona ekartzen duguna, erraza da,

motza, zuzena.



LEHENDAKARIAK: Isiltasuna, mesedez.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Udal euskaltegien inguruan hitz

egiten dugu.



Publikoak diren euskaltegien inguruan hitz egiten dugu eta

udal euskaltegi berrien sare bat eratzeko eskatzen dugu,

eskari nahikoa duten udalerrietan eta Eudelekin batera

eginez, gainera, ikusita desoreka bat dagoela, Arabako

lurraldeari arreta berezia jarriz. Une honetan udal

euskaltegien sareak 38 zentro ditu. Gainera, ikusten da

absentzia deigarri bat: Bilbon eta Donostian ez dago udal

euskaltegirik, eta presentzia oso urria daukate Araban.



Hamarkada hauetan zehar helduen euskalduntzearen esparruan

garatu duten lan garrantzitsuak guztion errekonozimendua

merezi duen arren, aski ezaguna da euskaltegi batean

matrikulatzeko kostu ekonomikoek eta laguntza publikoaren

sistema ezberdinek ez dutela inondik inora ahalbidetzen,

hain zuzen, euskara ikasteko interesa dutenek dohain

egiteko aukera izatea. Hau da, ereduaren inguruko eztabaida

bat da. Beste aldi batzuetan ere hitz egin dugu eta

zuzenketak aurkeztu ditugu -beti aurkezten ditugu-

aurrekontuetan EGAren doakotasunaren inguruan.



Esan dudan bezala, ikusi dugu, halaber, lurraldeen arteko

desoreka bat dagoela. Hauxe nabaria eta kontuan hartzekoa

da. Bai hiriburuei dagokienez, hau da Bilbon eta Donostian

ez dago udal zentrorik, eta, gainera ikusita Arabako

lurraldeari dagokionez, udal titulartasuneko zentro bakar

bat dagoela.



Euskara