Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Legez besteko proposamena
Enpresetarako berdintasun-ziurtagiri bat sortzeari buruz
Euskal Herria Bildu LT (EH Bildu LT)
2018.10.11
97
04:51

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00369Enpresetarako berdintasun-ziurtagiri bat sortzeari buruz

Izapideak

Osoko bilkura. Ekimena onestea (EA-NV, SV-ES eta PV-ETP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da)

Hizlariak

Proposamena egin duen taldearen txanda.

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Hernández Hidalgo, Jon (EP LT)Bideoa ikusi

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Rojo Solana, Natalia (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Hernández Hidalgo, Jon (EP LT)Bideoa ikusi

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Botazioa.Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "EH Bildu talde

parlamentarioak egindako legez besteko proposamena,

enpresetarako berdintasun-ziurtagiri bat sortzeari buruz.

Eztabaida eta behin betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda, EH Bildu taldearen

ordezkaria den Etxebarrieta andreak dauka hitza ekimena

aurkeztu eta defendatzeko.



ETXEBARRIETA LEGRAND andreak: Eguerdi on guztioi.



2018ko albisteak dira hauek. Bat: "Beasainen eta Irunen

sartu diren 160 langile berrietatik 7 baino ez dira

emakumeak". Aukera berdintasunari buruzko hitzarmeneko

enpresa oneko hitzarmeneko 18. artikuluak argi eta garbi

adierazten du emakumeak enplegura sartzea errazteko

borondatea. Jasotzen duenaren arabera, "Emakumeen

kontratazio berriak eta hautagaien kopuruak posible egiten

badu, gutxienez % 25 izan daitezke eta halaber ofiziozko

lanbideetan, hau da tailerretan, ratioa hobetzeko

borondatea erakusten du". 400 emakume aurkeztu ziren, 7

baino ez ziren hautatuak izan 160 langile berrietatik.



Bigarren albistea: "Hitzarmen berrien % 25ek soilik

jasotzen ditu soldata-berdintasuneko neurriak. Negoziaketa

publikoa gutxi erabiltzen da, eta are gutxiago, ezta % 20

ere, dira oraindik emakumeen lan-prekaritatearen aurka

borroka egiteko neurriak jasotzen dituztenak".



Hirugarrena: "1.000 euro baino gutxiago kobratzen duten

emakumeen kopurua gizonezkoenaren bikoitza da".



Laugarrena: "Emakumeen lan-diskriminazioak ihes egiten dio

Lan Ikuskaritzari. 2017an 135 enpresari ezarri zitzaien

zigorra; hau da, zehatutako enpresa guztien % 0,1 eskas".



Bost: "Soldata-arrakala ez da lan beragatik ordain

ezberdina ematea bakarrik; are gehiago, hori debekatua

dago, berdintasun-legeek hala baitiote. Ez da lege falta,

eurek adostutako legeak aurrera eramateko borondate

politikoa falta da".



Eta azkena: "Berdintasun-planen % 17k soilik lortzen

dituzte emaitzak Espainiako enpresetan".



2018ko albisteak dira.



Datu eta titular gehiago eman