Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Legez besteko proposamena
Segurtasun-politikak eta genero-ikuspegiari buruz
Elkarrekin Podemos LT (EP LT)
Osoko Bilkura
2018.05.31
85
04:32

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00317Segurtasun-politikak eta genero-ikuspegiari buruz

Izapideak

Osoko bilkura. Ekimena onestea (EA-NV eta SV-ES taldeen osoko zuzenketa onetsi da.)

Hizlariak

Proposamena egin duen taldearen txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Rojo Solana, Natalia (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Berasaluze Lazkano, Irune (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT)Bideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Rojo Solana, Natalia (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Berasaluze Lazkano, Irune (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Botazioa.Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Elkarrekin Podemos talde

parlamentarioak egindako legez besteko proposamena,

segurtasun-politikak eta genero-ikuspegiari buruz.

Eztabaida eta behin betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txandan, Elkarrekin Podemos

taldearen ekimena denez, bere ordezkaria den Arana andreak

dauka hitza, aldeztu eta defendatzeko.



ARANA VARAS andreak: Egun on, berriro ere.



Elkarrekin Podemosek ekimen hau landu zuen, tematuta

gaudelako berdintasun-politiketan eta indarkeria matxistei

buruzkoetan jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa sustatzen

bizitzaren alor guzti-guztietan.



Eta, beraz, Jaurlaritzako sail guztietatik sustatu eta

politika publiko guztietan landu behar dira neurriak.

Indarkeria matxista guztien prebentziorako, arretarako,

babeserako, erreparaziorako eta ez errepikatzeko bermeak

izateko neurriak.



Berresango dugu bikotekideak edo bikotekide ohiak egindako

indarkeriak baino askoz gehiago direla indarkeria

matxistak, kaleetan gertatzen diren sexu-erasoak baino

askoz gehiago direla. Diskriminazioa, genero-estereotipoak

eta aurreiritziak ere indarkeria mota edo eskubide-urraketa

askoren mintegi izaten direla.



Batzuetan, egitezkoak izanik, kontzienteak izaten dira;

beste batzuetan, ez-egitez, zehar-bidezkoak izaten dira,

errotuta dauzkagulako hainbat praktika genero-ikuspegitik

aztertzen ez ditugunak, eta azken horiek askoz zailagoak

dira ikusten edo kausitzen.



Emakumeen bizia arriskuan ipintzen ez badute ere, horren

asaldagarriak ez badira ere, oharkabean geratzen badira

ere... prebenitu beharreko indarkeriak dira.



Eta erakundeok indarkeria mota guzti-guztiak erauzteko

betebeharra dugu; guztiak, hasi txisteetatik eta

indarkeriarik larriena eta konponezinena den feminizidiora

iritsi arte



Emakumeek aurrerabidean jarraituko dute eta ez dagoeneko ez

dago atzera-bueltarik. Jarraituko dute ezagutarazten,

aztertzen eta argitara ematen, salatzen eta konponbideak