Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Legez besteko proposamena
Eusko Jaurlaritzak antolatutako edo parte hartutako kongresuen eta ekitaldien zein Eusko Jaurlaritzarekin lotutako egoitza publikoei lurralde-banaketari buruz
Popular Vasco-Euskal Talde Popularra LT (PV-ETP LT)
2018.05.10
80
04:35

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00339Eusko Jaurlaritzak antolatutako edo parte hartutako kongresuen eta ekitaldien zein Eusko Jaurlaritzarekin lotutako egoitza publikoei lurralde-banaketari buruz

Izapideak

Osoko bilkura. Ekimena onestea

Hizlariak

Proposamena egin duen taldearen txanda.

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Larrion Ruiz de Gauna, Miren (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

García Larrimbe, Edurne (EP LT)Bideoa ikusi

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Botazioa.Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Talde

Parlamentario Popularrak egindako legez besteko proposamena

Eusko Jaurlaritzak antolatutako edo parte hartutako

kongresuen eta ekitaldien zein Eusko Jaurlaritzarekin

lotutako egoitza publikoei lurralde-banaketari buruz".



Eztabaida eta behin betiko ebazpena. Talde proposatzailean

txanda, Euskal Talde Popularraren ordezkaria den López de

Ocariz andreak dauka hitza ekimena aurkeztu eta

defendatzeko.



LÓPEZ DE OCARIZ LÓPEZ DE MUNAIN andreak: Egun on,

presidente andrea, sailburuok, legebiltzarkideok.



Duela urtebete, Talde Popularrekook turismoari buruzko

instituzioen koordinaziorako organo bat sortzeko premia

planteatu genuen Ganbera honetan, turismoarekin harreman

zuzena duten jarduerak burutzen dituzten Euskadiko

Administrazio publikoak koordinatzeko, Turismoari buruzko

13/2016 Legearen espiritua jasoz, zeinaren 4.10 artikuluan

Administrazio eskudunen arteko ezinbesteko koordinaziorako

deia egiten baitu, turismo-politikaren helburuak benetan

lortzeko.



Jaurlaritzak ez zuen proposamena aintzat hartu, argudiatuz

ez zela egokia administrazio-egitura areagotzea, eta zera

onartu zen:



Turismo-mahaian MICE turismoaren arloko erakundeen arteko

koordinaziorako batzordea sortzea, izaeraz iraunkorra, eta

bertan parte hartzea aldundiek, udalek, ordezkariek eta

eskualde-garapenerako agentziek, Euskadin MICE turismoaren

irizpideak aztertu eta ebaluatzeko.



Hasierako proposamena modu nabarian murriztu zen eta

koordinazio hori MICE turismora mugatu zen esklusiboki.



Kontua da Jaurlaritzaren proposamena onartu arren,

urtebeteren buruan lehengo berean gaudela. 2015-2016 aldian

Autonomia Erkidegoan egindako kongresu eta ekitaldiei

buruzko azterlanarekin -bada lehenagokoa den beste azterlan

bat, 2013ko eta 2014koa-, eta azken azterlan hori 2017ko

abenduan aurkeztu zen, eta haren bidez sakonki ezagutu nahi

da Donostiako ingurune metropolitarrean, Bilbon eta

Gasteizen