Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Legez besteko proposamena
Indarkeria matxista kasuetan kontrol telematikoa erabiltzerari buruz
Euskal Herria Bildu LT (EH Bildu LT)
2018.10.04
95
06:59

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00297Indarkeria matxista kasuetan kontrol telematikoa erabiltzerari buruz

Izapideak

Osoko bilkura. Ekimena onestea (EA-NV, EH Bildu, EP eta SV-ES taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.)

Hizlariak

Proposamena egin duen taldearen txanda.

Goirizelaia Ordorika, Jone (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT)Bideoa ikusi

Castelo de Sa, Alexia (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Berasaluze Lazkano, Irune (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Botazioa.Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "EH Bildu talde

parlamentarioak egindako legez besteko proposamena,

indarkeria matxista kasuetan kontrol telematikoa

erabiltzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda. EH Bildu taldeko ordezkaria

den Goirizelaia andereak dauka hitza, ekimena, aurkeztu eta

aldezteko.



GOIRIZELAIA ORDORIKA andreak: Eguerdi on guztioi.



LEHENDAKARIAK: Isiltasuna, mesedez.



GOIRIZELAIA ORDORIKA andreak: Gaurko proposamena, gaur

eztabaidatuko duguna, Ziortza Linaresek ekainaren 5ean Lan

eta Justizia Batzordean egindako konparezentziaren ondorioz

behar-beharrezkoa zela ikusi genuen proposamen bat da.

Linaresen testimonioak salatzaileek bete behar duten

ibilbidea nolakoa den, zer egin behar duten... mahai

gainean jarri zuen.



Gure harridurarako, lehenengo gauza komentatu ziguna zen,

salaketa ipintzera joan zenean, hau da, Ertzaintzaren

lokaletara joan zenean, momentu horretan ez zegoela inor

guardian salaketa jasotzeko eta errekomendazioa jaso zuela

beste egun batean bueltatzeko. Hori gertatu eta gero,

komentatu ziguna zen, hasi zenean beste zerbitzuaren

inguruan bere salaketa bideratzeko, konturatu zela

deskoordinazio oso handia zegoela zerbitzu horien guztien

artean.



Gero, bere ibilbidea amaitu zen epaitegien aurrean, eta hor

ere ikusi zuen zer-nolako disfuntzioak zeuden berak

lehenengo momentuan izan zuen abokatuarekin eta gero

ibilbidearen ostean jarritako beste abokatu desberdinekin.



Orduan, kontatutako guztia guretzat izan zen gauza argi bat

eta ondorio argi bat atera genuen: sistemaren frakasoa,

agerian jarri ziguna zen sistemaren frakasoa. Eta ikusita

sistema horretan hori gertatu zela, pentsatu genuen ondo

bideratzeko gauzak berrikuspenak planteatu behar zirela;

horregatik planteatu genuen proposamena.



Ezin zaielako eskatu emakumeei salaketak egin ditzatela,

eta behin egin dituztenean, ezin ditugu bakarrik utzi, ezin

ditugu babes