Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera
Legebiltzarreko akordio bat betetzeko izandako aurrerapenei buruz
Arana Varas, Eukene (EP LT)
Hezkuntza Saila, sailburua
2018.04.27
78
04:43

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00340Legebiltzarreko akordio bat betetzeko izandako aurrerapenei buruz

Izapideak

Osoko bilkura (Hezkuntzako sailburuak erantzun du)

Hizlariak

Arana Varas, Eukene (EP LT)Bideoa ikusi

Hezkuntza Saila, sailburuaBideoa ikusi

Arana Varas, Eukene (EP LT)Bideoa ikusi

Hezkuntza Saila, sailburuaBideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Galdera, Eukene Arana

Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

Hezkuntzako sailburuari egina, Legebiltzarreko akordio bat

betetzeko izandako aurrerapenei buruz".



Arana andrea, zurea da hitza.



ARANA VARAS andreak: Egun on guztioi. "Nik sinesten zaitut.

Yo te creo".



Duela ia urtebete, Elkarrekin Podemosen ekimenez, akordio

bat lortu genuen, LGTBfobiaren ondorioz haur eta nerabeen

kontrako diskriminazio-, jazarpen- edo indarkeria-egoerak

prebenitzeko eta arreta emateko neurriak ezartzeko.



Jakin nahi genuke zer ekintza ezarri diren orain arte,

akordio horren zortzi puntuak betetzeko.



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Arana andrea.



Erantzuteko, Uriarte andrea, zurea da hitza.



HEZKUNTZAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo): Legebiltzarreko

presidente andrea, lehendakari, sailburuok,

legebiltzarkideok, egun on.



Galderari erantzun baino lehen, atzo ezagutu genuen

epaiaren aurrean nire harridura eta haserrea adierazi nahi

ditut. "Ez ezetz da. Nik sinesten dizut".



Eta orain ja jarraituz, Arana andrea, lehenik eta behin,

beste batzuetan ere nabarmendu izan dudan bezala, Gobernu

honek eskola inklusiboaren barruan aniztasunari, oro har,

eta aniztasun afektibori eta sexualari, bereziki,

erantzutearekin duen konpromisoa nabarmendu nahi dut, gure

ikastetxeetan oreka, gizarte-kohesio, kulturartekotasun eta

bizikidetza hobea lortzeko.



Bat gatoz hezkuntza-inguruneaz azaldutako ikuspegiarekin:

bazterketarik gabeko espazioa. Hori dela eta, hezkuntza-

sistemak aniztasun afektibo sexualaren inguruan egin eta

bultzatzen dituen jarduketa guztiak Baterako Hezkuntzarako

eta Genero Indarkeria Prebenitzeko Plan Gidariaren barruan

kokatzen dira.



Plana, sailak jarri zuen martxan duela lau ikasturte; plana

berriro zehazteko eta hobetzeko fasean dago, lehen

aplikazio-epearen emaitzak oinarri hartuta jarraipena

emateko.



Gainera, sail honek konpromisoa du -eta