Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera
Eskualdatzeke dauden eskumenak eskualdatzeari buruz
Martínez Hierro, Lander (EP LT)
Eusko Jaurlaritza, lehendakaria
2018.04.27
78
04:43

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00359---Eskualdatzeke dauden eskumenak eskualdatzeari buruz

Izapideak

Osoko bilkura

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, eskualdatzeke dauden eskumenak

eskualdatzeari buruz".



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Egun on.



Beno, lehenik eta behin, noski, "Nik sinesten zaitut. Yo te

creo".



Lehendakari jauna, zuzen nazazu oker banago, baina ez denez

ohikoa lehendakariak Legebiltzar honetako akordio asko

hirugarrenei helaraztea, harrituta geratu gara,

eskualdatzeke dauden eskumenei buruz duela aste pare bat

hartu genuena Rajoy jaunari helarazi diozulako, aurrekontu-

negoziazioen erdian.



Eta Elkarrekin Podemosen, galdera hau egiten diogu gure

buruari: helarazi al zenion Legebiltzar honek berak egun

horretan bertan hartu zuen beste erabakia ere, Estatuaren

Aurrekontu Orokorrak Euskadirako txarrak direla dioena, ala

hobe zen hori ez bidaltzea?



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Lehendakari jauna, zurea da hitza.



JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko, legebiltzarburu andrea.



Martínez jauna, galdera hau, "Egokia iruditzen al zaizu

batera egitea Estatutua osotasunean betetzearen aldeko

eskaria eta Estatuaren Aurrekontu Orokorren inguruan egiten

ari den negoziazioa?". Bada, salbu eta zure ustez hori izan

bada, Martínez jauna, Legebiltzar honen asmoa,

eskualdatzeke dauden Autonomia Estatutuko eskumenei buruzko

legez besteko proposamen bat onartu duelako Estatuaren

Aurrekontu Orokorren negoziazio-prozesua gauzatzen ari den

aldi berean, Legebiltzar honek denbora berean eginarazi

dituela... Hori Legebiltzar honen ardura da.



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, lehendakari jauna.



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Bai, lehendakari jauna.



Begira, Osoko Bilkuretan askotan esan izan duzu

oposiziokook nahasi egiten ditugula zure Jaurlaritzaren

ardura eta EAJren erabakiak; antzeko