Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Legez besteko proposamena
ETBren langile-gatazka kolektiboak Auzitegi Nazionalean epaitu beharrari buruz
Euskal Herria Bildu LT (EH Bildu LT)
Osoko Bilkura
2018.06.21
90
04:02

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00386ETBren langile-gatazka kolektiboak Auzitegi Nazionalean epaitu beharrari buruz

Izapideak

Osoko bilkura. Ekimena onestea (EH Bildu eta EP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.)

Hizlariak

Proposamena egin duen taldearen txanda.

Agirre Garitaonandia, Jasone (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT)Bideoa ikusi

Andueza Lorenzo, Eneko (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Aiartza Zallo, Jon (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Agirre Garitaonandia, Jasone (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Andueza Lorenzo, Eneko (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Aiartza Zallo, Jon (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Botazioa.Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "EH Bildu talde

parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, ETBren

langile-gatazka kolektiboak Auzitegi Nazionalean epaitu

beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda. EH Bildu taldearen

ordezkaria den Agirre andereak dauka hitza, ekimena

aurkeztu eta defendatzeko.



AGIRRE GARITAONANDIA andreak: Eskerrik asko. Gracias,

señora presidenta. Buenos días, o buenas tardes ya, a todas

y a todos.



Gaitza izan da EITBri buruzko gaurko hitzartzea prestatzea;

oso gaitza, goiz osoa egin dudalako dei baten zain. Izan

ere, gaur goizeko 11:00etan, EITBko Zuzendaritza eta LAB

sindikatuaren ordezkaritza bat batu egin dira, hain justu

gai honen inguruan berba egiteko, eta, gainera, batu dira,

zuzendaritzak berak eskatuta, sortutako egoera larri honi

bidea edo konponbidea emateko. Eta beraz, ez dut jakin

zelan hasi gaurko hitzartzea, ez dudalako jakin adostasunik

egongo ote zen ala ez enpresaren eta langileen artean.



Orain jaso berri dudan dei baten arabera, antza,

negoziazioak bide onetik doaz, eta baliteke laster batean

akordioa egotea. Baina, bueno, oraindik ez dakidanez, ba,

ikusi egin behar.



Eta bueno, gaitza izan arren gaurkoa, pozgarria ere izan

da, Legebiltzar honek ere eragin zuzena izan duelako EITBko

Zuzendaritzaren jarrera-aldaketan. Orain, behintzat,

jesarri egin dira langileekin negoziatzeko edo adostasun

batera heltzeko. Pozgarria da eragina izan duelako orain

hilabete inguru Jaurlaritzari hemen egin genion galderak.

Orduan, Jaurlaritzari galdetu genion ea, ETBko

Zuzendaritzak epaitegietan hartutako bidearen ondorioz,

bertako langileen eta enpresaren arteko lan hartu-emanen

estatalizazioaz bat zetorren ala ez. Izan ere, beste epai

baten ondorioz, EITBko langileen gatazka kolektiboak, eta

ez Madrileko edo Bartzelonako korrespontsalietakoak

bakarrik, Madrileko Auzitegi Nazionalean epaitu beharko

dituzte