Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera
Ogasun eta Ekonomiako sailburuak PPk eta PNVk pentsioen arloan lortutako akordioaz egindako adierazpenei buruz
Martínez Hierro, Lander (EP LT)
Eusko Jaurlaritza, lehendakaria
2018.05.11
81
04:02

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00373Ekonomia eta Ogasun sailburuak PPk eta PNVk pentsioen arloan lortutako akordioaz egindako adierazpenei buruz---

Izapideak

Osoko bilkura (Lehendakariak erantzun du)

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak PPk

eta PNVk pentsioen arloan lortutako akordioaz egindako

adierazpenei buruz".



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Lehendakari jauna:



Apirilaren 26an, Ekonomiako sailburu Azpiazu jaunak hau

esan zuen: "arduragabeek edo erresuminduek baino ezin dute

kritikatu Euzko Alderdi Jeltzaleak eta PPk pentsioei buruz

lortutako akordioa". Eginkizun zaila duzu gaur, lehendakari

jauna. Aukeratu behar duzu Ekonomiako sailburua gaitzestea

eta herrialde honetako pentsiodunei barkamena eskatzea

edota Azpiazu jaunak asteburu honetan Euskadin pentsio

duinak aldarrikatzeko atera ginen 65.000 pertsonei

zuzendutako iraina zeure egitea.



Zure aukera.



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Lehendakari jauna, zurea da hitza.



JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko, legebiltzar-buru andrea.



Martínez jauna, argi erantzungo dizut. Pentsioen gaiari

dagokionez, Jaurlaritza osoak, Azpiazu sailburuak barne,

bere egiten du Ganbera honetan martxoaren 1ean adostasun

zabalarekin erdietsitako akordioa. Zuk eta zure taldeak

onetsitako funtsezko puntu bat irakurriko dizut:

"KPIarekiko lotura berrezartzea, pentsioak eguneratzeko

formula gisa".



Orain, kritikatu egiten duzu pentsioak KPIarekin lotzeko

erdietsitako aurreakordioa, nahikoa ez dela iritzita.

Horrelako jarrera oportunistak dira Azpiazu jaunak

gaitzetsi zituenak, eta ez zien inola ere pentsiodunei

erreferentzia egin.



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, lehendakari jauna.



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Señor lehendakari, zure hitzaldian

"oportunista" deitu berri diguzula esango nuke, eta

"arduragabeak" eta "erresuminduak" hitzak guri zuzenduta

zeudela gehienbat, eta akordioa gaitzetsi duten beste