Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Legez besteko proposamena
Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planari buruz
Euskal Herria Bildu LT (EH Bildu LT)
2018.06.14
88
04:28

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00347Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planari buruz

Izapideak

Osoko bilkura. Ekimena onestea

Hizlariak

Proposamena egin duen taldearen txanda.

Casanova Alonso, Iker (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Zabala Artano, María Pilar (EP LT)Bideoa ikusi

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Casanova Alonso, Iker (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Zabala Artano, María Pilar (EP LT)Bideoa ikusi

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Botazioa.Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "EH Bildu talde

parlamentarioak egindako legez besteko proposamena,

Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki

Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planari buruz.

Eztabaida eta behin betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda. Casanova jaunak dauka

hitza, ekimena aurkeztu eta defendatzeko.



Eta isiltasuna, denok, mesedez.



CASANOVA ALONSO jaunak: Esaten dute 60ko hamarkadan,

frankismo bete-betean, bildu zela Britainiako enbaxadaren

aurrean erregimenak barne gorabeheraren bat estali nahi

zuenean antolatu ohi zituen manifestazio espontaneo

haietako bat. Aldarrikapena, nola ez, zen "Itzul

diezagutela Gibraltar!". Eta ehunka pertsona haiek

enbaxadore britainiarrari deiadarka ari omen ziren "Itzul

diezagutela Gibraltar!", "Itzul diezagutela Gibraltar!";

legenda politikoak kontatzen du garai hartako Barne

ministroak telefonoz deitu ziola enbaxadoreari, esanez:

"Aizu, enbaxadore jauna, nahi al duzu polizia gehiago

bidaltzea horra?"; eta enbaxadoreak erantzun omen zion,

patxada britainiar guztiarekin: "Ez, nahikoa izango da

manifestari gutxiago bidaltzen badizkidazu".



Agidanez, antzeko zerbait pentsatu beharko dute herri

honetako merkatariek Eusko Jaurlaritza laguntza eskainiz

etorri zitzaienean; alegia, "Ondo dago laguntzea, baina

konforme izango naiz gehiago ez banauzue kaltetzen; izan

ere, gaur hizpide izango ditugun gaiak dira bi gai non

zoritxarrez, Eusko Jaurlaritzaren egintzak edo Eusko

Jaurlaritza ez-egiteak konpondu ordez arazoak sortzen ari

baitira merkataritzaren alorrean.



Bi gai horiek dira, alde batetik, Merkataritza

Ekipamenduetarako Lurzorua Sortzeko Lurralde Plan

Sektoriala, berria ez den gaia, baina gaur inflexio-puntua

edukiko duela espero duguna; eta bigarrena, merkataritza-

sektorerako laguntzak eta sustapen-programak arautzen

dituzten aginduak dira.



Bi gai hauetan uste dugu, lehen esaten nuen moduan,

Gobernuaren jarrera ez