Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera
Pentsiodunen mobilizazioei buruz
Martínez Hierro, Lander (EP LT)
Eusko Jaurlaritza, lehendakaria
2018.05.25
84
04:47

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00388Pentsiodunen mobilizazioei buruz

Izapideak

Osoko bilkura (Lehendakariak erantzun du)

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, pentsiodunen mobilizazioei buruz".



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Egun on, lehendakari jauna.



Joan den maiatzaren 7an...



LEHENDAKARIAK: Mesedez, isiltasuna.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: ... Euskadiko pentsiodunen hainbat

kolektibok prentsaurreko batean eskatu zizuten zuri,

Urkullu jauna, biharko, maiatzaren 26rako, larunbata,

pentsio duinen alde deitutako manifestazioetara joateko.



Lehendakari jauna, joango al zara bihar manifestaziora?



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Lehendakari jauna, zurea da hitza.



JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko, legebiltzarburu andrea.



Martínez jauna, lehendakari gisa, ez dut elkarretaratze eta

mobilizazioetan parte hartzen, non eta Eusko Jaurlaritzak

deiturikoak edo deialdian parte hartutakoak ez diren.



Gure erantzukizuna balizko irtenbideak bilatzeko lan egitea

da.



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, lehendakari jauna.



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Bada, penatu egiten nau zure

jarrerak, lehendakari jauna, azken finean horrek erakusten

duelako nahiago izango duzula Rajoyrekin bat egin eta gai

horretan beste alde batera begiratu.



Begira, duela bi aste hitz egin genuen horri buruz eta zuk

oportunista deitu zenigun. Baina aurreko asteetan ikusi

duguna izan da zure alderdiak, lehenik eta behin,

pentsiodunen kolektiboei hitzordua eman ziela Sabin Etxean,

ea isilaraz zitzakeen; ondoren, Estatuaren Aurrekontu

Orokorrak itundu zenituzten Legebiltzar honetan birritan

onartutako irizpidearen kontra; eta gero, gainera, pentsio

duinak aldarrikatzen dituzten milaka euskal herritarren

eskaerei traizioa egin zenieten, bihar egingo duzuen

bezala.



Uste dut zuek, zure alderdia, oportunismo basatiena egiteko

moduari