Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Legez besteko proposamena
Emakundek euskal emakume pentsiodunen egoera aztertu eta emakume horien bizi-baldintzak duintzeko ekintza plan integral bat aurkezteari buruz
Euskal Herria Bildu LT (EH Bildu LT)
2018.10.18
98
04:41

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00416Emakundek euskal emakume pentsiodunen egoera aztertu eta emakume horien bizi-baldintzak duintzeko ekintza plan integral bat aurkezteari buruz

Izapideak

Osoko bilkura. Ekimena onestea (EA-NV, EH Bildu eta SV-ES taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da.)

Hizlariak

Proposamena egin duen taldearen txanda.

Kortajarena Ibañez, Nerea (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Rojo Solana, Natalia (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Arana Varas, Eukene (EP LT)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (Eserlekutik)Bideoa ikusi

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Botazioa.Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "EH Bildu talde

parlamentarioak egindako legez besteko proposamena,

Emakundek euskal emakume pentsiodunen egoera aztertu eta

emakume horien bizi-baldintzak duintzeko ekintza plan

integral bat aurkezteari buruz. Eztabaida eta behin betiko

ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda. EH Bildu taldearen

ordezkaria den Kortajarena andereak dauka hitza ekimena

aurkeztu eta defendatzeko.



Mesedez, isiltasuna.



KORTAJARENA IBAÑEZ andreak: Eskerrik asko, legebiltzarburu

andrea, eta, legebiltzarkideok, eguerdi on denoi.



Azken hilabeteotan, euskal pentsiodunek kaleak bete dituzte

pentsio eta bizitza duinen aldeko euren aldarrikapenekin,

eta, horrekin batera, agerian, oso agerian, geratu dira

pentsiodun askoren bizi-baldintzak. Agerian geratu da

erabateko prekaritatean bizi diren milaka pentsiodunen

egoera eta, bereziki, inoiz jubilatzen ez diren emakume

horien egoera, hamarkadatan bizitza sostengatzen soldata

jaso gabe lanean aritu eta gero horiek baitira pentsio

baxuenak jaso eta prekarizazio-maila handiena pairatzen

dutenak.



Atzo Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen eta

emakumea eta pentsioduna, hori da bazterketa- eta pobrezia-

egoeran daudenen poltsa betetzen duten pertsona askoren

karakterizazioa. Horregatik, aukeratu genuen gaur gai hau

eztabaidara ekartzea, profil hori baduelako ere.



Nire aurreko ibilbidean, pobrezia larrienarekin lanean egin

dudan nire ibilbide profesionalean, ikasi nuen ikusten ez

dena ez dela existitzen, eta existitzen ez dena ez dela

agenda politikoetan sartzen, eta agenda politikoetan ez

dagoen horren gainean nekez planifikatzen dela eta nekez

jartzen direla baliabideak edo hartzen direla tamainako

erabakiak. Horregatik da hain garrantzitsua pobreziaren

kontrako borrokan iruditegi kolektiboak astindu eta

aldatzea, eta begi-bistan ezkutuan dauden errealitate

horiek ikusgai jartzea. Seguruenik, hori pentsiodunen

mobilizazioen beste