Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

13
Interpelazioa
Osakidetzako 2016-2017ko lan-eskaintza publikoan ematen ari diren balizko irregulartasunak argitzeari buruz
Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT)
Osasun Saila, sailburua
2018.06.08
87
03:35

Jatorrizko ekimenak

11\10\04\01\00159Osakidetzako 2016-2017ko lan-eskaintza publikoan ematen ari diren balizko irregulartasunak argitzeari buruz

Izapideak

Osoko bilkura (14. puntuarekin batera izapidetu da. Osasuneko sailburuak erantzun du)

Hizlariak

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Macazaga Sáenz, Cristina (EP LT)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburuaBideoa ikusi

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Macazaga Sáenz, Cristina (EP LT)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburuaBideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT) (Eserlekutik)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (Eserlekutik)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamahirugarren eta hamalaugarren puntuak

elkarrekin eztabaidatuko dira:



"Interpelazioa, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko

legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osakidetzako

2016-2017ko lan-eskaintza publikoan ematen ari diren

balizko irregulartasunak argitzeari buruz".



"Interpelazioa, Cristina Macazaga Sáenz Elkarrekin Podemos

taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina,

Osakidetzako 2018ko LEPan mediku espezialistak hautatzeko

zenbait probatan izandako azterketen filtrazioei buruz".



Ubera anderea, zurea da hitza.



UBERA ARANZETA andreak: Bai, egun on guztioi.



Darpón jauna, 2017a amaitu aurretik, hainbat arduradunekin

elkartu zinen eta esan zenien "LEP garbi bat nahi dut".

Hori esan bazenuen, izango zen bazenekielako ordura arteko

LEPak ez zirela behar bezain garbiak izan eta ezagutzen

zenuelako Osakidetzaren funtzionamendua. Asmatu al dut?



Baina justu ebidentziak atera direnean, salaketak jarri

direnean, nahiko frogak daudenean, zer egiten duzue? Zer

egiten duzue? Erasoa. Dena ukatu, dena gezurtatu, hori

egiten duzue arduraz jokatu beharrean. Eta azkenean, zer

gertatu zaizue? Atzera egin behar izan duzue, ebidentziak

hor daudelako, frogak hor daudelako.



Atzera egin behar izan duzue eta oso itxura txarra eman

duzue arduragabekeriaz jokatzen ari zaretelako. Zer

kostatzen zitzaizuen hasieratik susmoak zeuden azterketetan

geratzea? Geratu, hori da arduraz jokatzen.



Baina, zer egin duzue? Lehenengo, azterketekin aurrera

jarraitzen dugu, OPEak ez dira geratzen; gero hiru geratzen

ditugu; gero lau geratzen ditugu; gero atzo denak ikertzen

ditugu. Gero zer gertatuko da? Argi ikusi da ez dagoela

inolako bermerik, inolako ziurtasunik OPE garbiak

bermatzeko. Ez dago bermerik opositore guztiei bermatzeko

aukera berdintasuna, batzuek karta markatuekin jokatzen ari

diren bitartean. Eta zuek zer egingo duzue? Azterketan

parte hartzen duten profesional guztiei zer