Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera
Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruz
Martínez Hierro, Lander (EP LT)
Eusko Jaurlaritza, lehendakaria
2018.06.08
87
03:35

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00402Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruz

Izapideak

Osoko bilkura (Lehendakariak erantzun du)

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruz".



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Lehendakari jauna, egun on.



Azken asteetan, lehenik eta behin, Aurrekontuen

aprobazioaren bidez eta gero Mariano Rajoyri egin zaion

zentsura mozioaren bidez, aldaketa handiak egon dira

Estatuan.



Lehendakari jauna, zer influentzia, edo zer eragin izango

dute Gobernu zentralean berriki izandako aldaketek

Euskadiko egoera politikoan?



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Lehendakari jauna, zurea da hitza.



JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria):

Legebiltzarburu anderea, legebiltzarkideok, sailburuok,

jaun-andreok, egun on.



Martínez jauna, bai, aldaketa bat egon da Espainiako

Gobernuan eta oraindik Aurrekontu Orokorrak, Estatuko

Aurrekontu Orokorrak, tramitean daude, Senatuan dagoen

tramitean daude, eta ez dakigu oraindik ere Kongresuan

diren alderdi politikoen ordezkaritzek aldaketak egingo ote

dituzten ala ez. Ez dakigu, beraz.



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, lehendakari jauna.



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Lehendakari jauna, apirilaren 13an

egokiak iruditzen zitzaizkizun Alderdi Popularrarekin

egindako itunak.



Maiatzaren 24an, kontrakoa baieztatuz ohiko eszenaratzea

egin ondotik, aurrekontuak adostu zenituzten Rajoyrekin.

Zuen esanetan, erantzukizunari so egokia zelakoan egin

zenuten hori, etorkizunari begira, aurrera begira eta PP

alderdiaren gobernuari egonkortasuna emateko, azken finean.



Are gehiago, kontzientzia lasai zenutela esan zenuten, eta

ez zenituztela kontu horiek sudurra estalita itundu.

Alajaina. Eta zuk zeuk, lehendakari jauna, maiatzaren 25ean

hitzez hitz esan zenuen badirela alderdi asko ikerketa-

kausak dituzten alderdiak babesten dituztenak, Alderdi

Popularra kondenatu duen epaia