Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Interpelazioaren ondoriozko mozioa
Espainiako Gobernuan izan diren aldaketek zabaldu ditzaketen eskenatokien inguruan
Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT)
2018.06.28
92
08:11

Jatorrizko ekimenak

11\11\03\00\00090Espainiako Gobernuan izan diren aldaketek zabaldu ditzaketen eskenatokien inguruan

Izapideak

Osoko bilkura. Ekimena onestea (EA-NV, EP eta SV-ES taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da)

Hizlariak

Proposamena egin duen taldearen txanda.

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Botazioak.Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Laugarren puntua beste baterako utzi denez, bosgarren

puntua: "Mozioa, Unai Urruzuno Urresti EH Bildu taldeko

legebiltzarkideak aurkeztua, Espainiako Gobernuan izan

diren aldaketek zabaldu ditzaketen eskenatokien inguruan.

Eztabaida eta behin betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda. Urruzuno Urresti jaunak

dauka hitza, ekimena aurkeztu eta defendatzeko.



URRUZUNO URRESTI jaunak: Eguerdi on guztioi.



Gaurko hitzartze hau -lehendakaria bera ez dago, baina bere

adierazpen batzuekin hasi nahiko nuke- berak

[lehendakariak] Alderdi Egunean egindako adierazpenekin

hasi nahiko nuke, batez ere adierazpen horiek oso egokiak

direlako gaur egungo testuinguru politikoa edota Estatuak

bizi duen egoera politikoa deskribatzeko, uste dugulako hor

dagoela muina eta hor dagoela aurre egin behar diogun

erronkari abiapuntu egoki bat ezartzeko azalpena.



Eta berak hala zioen: "Estatu-eredua porrot eginda eta

hautsita dago. Abiapuntua da aitortzea badirela bi nazio -

se refiere a Cataluña y Euskal Herria-, beren etorkizuna

demokraziaz, askatasunez eta bermez erabaki nahi dutenak".

Guretzat, hori da muina.



Momentu honetan abiapuntua ondo kokatu nahi baldin bada eta

aurrera begira dugun bidea egokia egin nahi baldin bada,

guretzat abiapuntua hori izan behar da, horrek deskribatzen

dituelako testuinguru politikoaren termino egokiak. Ari

gara hitz egiten ea Espainian garai berri bat ireki ote den

edo ez, eta lehendakariaren hitzok eta azterketa horrek

uste dugu balio dutela bai Rajoyren Gobernuaren denboraz

aritzeko edo horren inguruan aritzeko, edo, baita ere,

momentu honetan Pedro Sánchezen Gobernuaren testuinguruari

buruz aritzeko ere. Zergatik? Arazo hori egiturazkoa

delako, estrukturala delako, eta arazo estruktural hori ez

da aldatzen soilik gobernu baten aldaketarekin. Alegia,

esan bezala, Rajoyren Gobernuarentzat balio du, eta Pedro

Sánchezen PSOErentzat ere balio du. Galdera ez da Espainian

ea garai