Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera
Eusko Jaurlaritzaren paperari buruz La Naval ontziolaren etorkizunaren gaineko ebazpenean
Martínez Hierro, Lander (EP LT)
Eusko Jaurlaritza, lehendakaria
2018.06.22
91
04:10

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00412Eusko Jaurlaritzaren paperari buruz La Naval ontziolaren etorkizunaren gaineko ebazpenean

Izapideak

Osoko bilkura (Lehendakariak erantzun du)

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren paperari buruz

La Naval ontziolaren etorkizunaren gaineko ebazpenean".



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Egun on.



Nire lehenengo hitzak atzo izandako emakumearen erailketa

gaitzesteko eta erabaki judizial bidegabe bat deitoratzeko

dira. Azkenean, argi dago justiziaren berrikuspen sakona

behar dela, itsu baitago emakumeen eskubideen, eskaeren eta

beharren aurrean.



Señor lehendakari, gaur galdetuko dizut zer eginkizun duen

zure Gobernuak La Naval ontziolaren egoerari dagokionez.

Ongi dakizun bezala, ontziola horrek zailtasunak ditu

aurrera jarraitzeko. Horregatik, galdetzen dizugu zer

neurri bultzatu behar dituen zure Gobernuak La Navalen,

haren industria laguntzailearen eta hari lotutako

enpleguaren etorkizuna bermatzeko.



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.



JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko, legebiltzarburu anderea.



Martínez jauna, zer neurri hartuko ditugun baino gehiago,

nahiago dizut erantzun, lehenik, Gobernuak oso eginkizun

aktiboa izan duela La Navalen egoeraren jarraipenean, eta

ez legealdi honetan bakarrik, Martínez jauna. Aurreko

legealditik hasita, egoera oso zaila da, bereziki enpresak,

2016ko ekitalditik metatutako galeren ondorioz,

hartzekodunen konkurtsoa urrian deklaratu

ondoren.



Ziurtatzen dizut etengabe egon garela eragile guztiekin

harremanetan: konkurtso-administrazioa, akziodunak,

langileak, armadoreak, hartzekodunak eta finantza-

erakundeak. Helburua, berriz diot, oso zaila den egoerari

irtenbidea ematen laguntzea da.



Ekainaren 15ean, Van Oord armadorearen eta sei finantza-

erakunde hartzekodunen arteko negoziazio zailaren ostean,

Vox Alexia itsasontziaren draga La Navalen amaitzeko