Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Legez besteko proposamena
Nikaraguako indarkeriazko egoerari buruz
Popular Vasco-Euskal Talde Popularra LT (PV-ETP LT)
2018.10.04
95
06:59

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00433Nikaraguako indarkeriazko egoerari buruz

Izapideak

Osoko bilkura. Ekimena onestea (EA-NV, SV-ES eta PV-ETP taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da)

Hizlariak

Proposamena egin duen taldearen txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez Zatón, Iñigo (EP LT)Bideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Prieto San Vicente, Txarli (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Juez Garmendia, Eva (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Martínez Zatón, Iñigo (EP LT)Bideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Prieto San Vicente, Txarli (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Juez Garmendia, Eva (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Botazioak.Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Euskal Talde

Parlamentario Popularrak egindako legez besteko

proposamena, Nikaraguako indarkeriazko egoerari buruz.

Eztabaida eta behin betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda. Euskal Talde Popularren

ordezkaria den Barrio jaunak dauka hitza, ekimena aurkeztu

eta defendatzeko.



BARRIO BAROJA jaunak: Presidente andrea, arratsalde on.

Sailburu jaun-andreok, legebiltzarkideok.



Guztiok ikusi ahal izan dugu, azken hilabete, aste hauetan

guztietan, albistegietan, hedabideetan..., eta egiaztatu

ahal izan dugu Nikaraguak bizi duen egoera. Nikaraguako

gobernuak, gisa horretako ezaugarriak dituzten beste

gobernu batzuek bezala, oso txarrera hartzen du jendeak

manifestazioak eta protestak egitea pairatzen duen

pobrezia-egoera izugarriagatik, gizartearen narriadura-

egoeragatik... Jada ez dago demokrazia-aztarnarik

Nikaraguan.



Gogora dezagun, une honetan, munduko herrialderik

pobreenetakoa dela Nikaragua; Latinoamerikako herrialde

pobreenetan bigarrena da.



Joan zen ekainaren 28an, nikaraguar ikasle eta irakasleen

bisitaldi interesgarri batek gogorarazi eta agerian ipini

zigun Legebiltzar honetan herrialde horrek bizi duen

errepresio-, indarkeria- eta mehatxu-egoera.



Mutil eta neska gazte haiek azaldu ziguten nekazarien,

ikasleen, langileen aurkako errepresioa; emakumeen aurkako

errepresioa; LGTBI-kolektiboen aurkakoa; azaldu ziguten eta

zehaztu ziguten terrore-egoera, ustelkeria orokortua...,

aginte-maila gorenetan; hilketen ohikotasuna, etengabe...

protestetan, manifestazioetan.



Hitz egin ziguten Álvaro Conrado mutikoaz, 15 urtekoa,

Loyola ikastetxe jesuitako ikaslea, paramilitarrek

manifestazio batean hil zutena, pasadizoan suertatu zenean.



Herrialde horretan erabat falta da erakundetasuna alor

guztietan. Bueno, atxilotuak, desagertuak..., aipatzen

dituzte hainbat iturrik. Ikasle eta irakasle nikaraguar

gazte horiek kontatzen ziguten guztiari, eta