Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera
2019ko Aurrekontuei buruz
Martínez Hierro, Lander (EP LT)
Eusko Jaurlaritza, lehendakaria
2018.10.05
96
04:46

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\004372019ko Aurrekontuei buruz

Izapideak

Osoko bilkura (Lehendakariak erantzun du)

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Testua

Gai zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro, Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak,

lehendakariari egina, 2019ko Aurrekontuei buruz".



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Egun on, legebiltzarburu andrea,

eskerrik asko. Lehendakari jauna.



Ongi etorriak ere Navaleko langileak eta animo, benetan,

zuen borrokan.



Lehendakari jauna, Alderdi Popularrarekin egindako itunen

denbora, bai Madrilen eta bai hemen, paso egin du zuentzat,

eta honekin, zure Gobernuaren ahultasuna heldu egin da

baita ere.



Kurtso-hasiera gogorra izaten ari da zuretzat. Gogorra izan

zen politika orokorreko bilkura; gogorrak izaten ari dira

ere asteroko bilkurak: bi astetan, lau botazio galdu dituzu

jada. Eta honek arrazoi bat dauka: elkarrizketa falta.

Elkarrizketa falta.



Itxura guztien arabera, gorriak ikusiko dituzu

aurrekontuekin ere: ingurumarietan dabil aurrekontu-

luzapenak irudikatuko lukeen sekulako porrot politikoaren

aukera.



Egoera horren aurrean, Urkullu jauna, gaur ere berriz

kontatu diguzu, zure alderdiaren galderari erantzunez,

zeinen bikainak diren zuen zifra makroekonomikoak. Zure

norabidetik zer aldatzeko prest zaude, zure Gobernuaren

politiketatik zer aldatzeko prest zaude, zure kontuak

babestuko dituen kide berri bat gehitzeko? Zenbat mugitzeko

prest zaude? Zenbat emateko prest zaude?



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martinez jauna.



Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.



JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko legebiltzarburu andrea.



Martinez jauna, Jaurlaritzak bi premisarekin bilatzen ditu

babesak: negoziazio hau aurrekontuekin baino ez dago

lotuta, eta indar politiko guztiekin negoziatzeko eta

akordioak lortzeko prest gaude gu.



Zuzen-zuzenean ezagutzen duzue Eusko Jaurlaritzaren

proposamenaren oinarria. Solaskidetza falta? Zuekin ez da

bilerarik izan, Martinez jauna? Ez da bilerarik izan,