Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Legez besteko proposamena
Autogobernu-ponentziari eta onartutako oinarriei buruz
Popular Vasco-Euskal Talde Popularra LT (PV-ETP LT)
2018.11.15
102
07:45

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00453Autogobernu-ponentziari eta onartutako oinarriei buruz

Izapideak

Osoko bilkura. Ekimena ez onestea (Ezetsia)

Hizlariak

Proposamena egin duen taldearen txanda.

Alonso Aranegui, Alfonso (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Alonso Aranegui, Alfonso (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Botazioa.Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Euskal Talde

Parlamentario Popularrak egindako legez besteko

proposamena, autogobernu-ponentziari eta onartutako

oinarriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda. Euskal Talde Popularraren

ordezkaria den Alonso jauna, zurea da hitza ekimena

aurkeztuz eta defendatzeko.



ALONSO ARANEGUI jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Lehendakari jauna, sailburu jaun-andreok,

legebiltzarkideok. Egun on, guztioi.



Hitz egin dezagun autogobernu-ponentziari buruz, han adostu

diren oinarriei buruz, horrek erakarri duen egoera

politikoari buruz, Legebiltzar honetan izan diren

elkarganatze eta urruntzeei buruz eta legegintzaldiaren

etorkizunaz -hau da, Euskadiren etorkizunaz-; baina

legegintzaldi politikoaren etorkizuna da, mugarritzen

joateko. Ez zaituztet aurrekariekin gehiegi asperraraziko,

guztiok ezagutzen baitituzue. Bai esan behar dudala

Legebiltzar honetan akordio bat hitzartu zela

legegintzaldia hasi eta berehala, aurreko legegintzaldian

biltzen eta mundu juridikoko, politikoko eta abarreko

pertsonalitateak entzuten aritua zen autogobernu-

ponentziaren lanei berrekiteko. Ez zen inolako helmugara

iritsi, baina erabaki zen berrekitea eta, antza, esan

zitzaigun Estatutuaren aldaketa bati ekingo zitzaiola edo

ekin nahi zitzaiola.



Guk inoiz ez genuen sinetsi egin nahi zena Estatutuaren

erreforma zenik. Eta iruditzen zait asmoak ere ez zirela

ezkutukoak. Esaten zen jada ponentzia horren ondotik ekarri

nahi zena Euskadirentzako estatus berri bat zela, jakina,

Gernikako Estatutuarekin erabateko etendura eginez, hura

gaindituz; eta beraz, xedea ez zen Araba, Bizkaia eta

Gipuzkoako euskal herritarrak hamarkada hauetan guztietan

batu gaituen Gernikako Estatutuaren aldaketa edo erreforma,

baizik ekinbide berri bat, eta, gainera -egitateek

egiaztatu egin dute kezka-, nahi eta nahi ez

Konstituzioaren esparrua gainezkatu behar zuen