Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Ekimena
Legez besteko proposamena - Lehendakariak Euskadin berdintasuna sostengatzeari buruz (11\11\02\01\00437);
Interpelazioaren ondoriozko mozioa - Jaizkibel konpainiak pairatutako erasoei buruz (11\11\03\00\00096)
Elkarrekin Podemos LT (EP LT); Iriarte Okiñena, Maddalen (EH Bildu LT)
2018.10.18
98
04:41

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00437Lehendakariak Euskadin berdintasuna sostengatzeari buruz
11\11\03\00\00096Jaizkibel konpainiak pairatutako erasoei buruz

Izapideak

Osoko bilkura. Ekimena onestea (EA-NV eta SV-ES taldeen osoko zuzenketa onetsi da.)
Osoko bilkura. Ekimena onestea (EA-NV eta SV-ES taldeen osoko zuzenketa onetsi da.)

Hizlariak

Proposamena egin duen taldearen txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT)Bideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

de Bengoechea Estrade, Juana (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Rojo Solana, Natalia (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Berasaluze Lazkano, Irune (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT)Bideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

de Bengoechea Estrade, Juana (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Rojo Solana, Natalia (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Berasaluze Lazkano, Irune (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Botazioa.Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Honako ekimen hauek

batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:



"Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez

besteko proposamena, lehendakariak Euskadin berdintasuna

sostengatzeari buruz.



"Eta mozioa, Maddalen Iriarte Okiñena EH Bildu taldeko

legebiltzarkideak aurkeztua, Jaizkibel konpainiak

pairatutako erasoei buruz".



Talde proposatzailearen txanda, Elkarrekin Podemos

taldearen ordezkaria den Arana andereak dauka hitza ekimena

aurkeztu eta defendatzeko.



ARANA VARAS andreak: Eskerrik asko, mahaiburu andrea.

Legebiltzarkideok, egun on denoi. Ongi etorri, Jaizkibel

konpainia; ongi etorri, Izaskun eta Iñigo.



Jaizkibel konpainiak erabiltzen duen uniformea praka eta

alkandora zuriaz, jaka beltzaz eta koloretako zapi batez

osatuta dago, hau bezalako batez, zeinak aniztasuna, poza

eta begirunea sinbolizatzen dituen. Ohorea da niretzat

gaur, Jaizkibel konpainiak urtero irailaren 8an janzten

duen bezala, zapi hau janztea, Hondarribian berdintasunaren

eta aniztasunaren aldeko borrokaren ikurra dena.



Elkarrekin Podemosen berdintasunaren aldeko borrokarekiko

konpromisoagatik, ekimena aurkeztu genuen osoko bilkura

honetan, Irungo alarde mistoa eta Hondarribiko jaietako

Jaizkibel konpainia babesteko, jasotzen dituzten

mespretxuaren eta diskriminazioaren kontra, gure iritziz

giza eskubideen urraketa ere badelako.



Begira, 1999an, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari

Txaro Arteaga Ansok Legebiltzar honetan esan zuen alardean

gizonen baldintza berberekin parte hartu nahi duten

emakumeen eskubidea bermatu behar dela, bestela sexu-

arrazoiagatiko diskriminaziorik ezaren oinarrizko eskubidea

urratzen dela iritzita.



Ia hogei urte geroago, Emakundeko zuzendari Izaskun

Landaidaren hitzak entzun genituen, irailaren 8an,

Jaizkibel konpainiak, Hondarribira joan ginen askok bezala,

jaso zituen oihuak eta irainak zirela eta. Bueno, guztiek

ez; batzuk