Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera
Legegintzaldiak aurrera egiteari buruz
Martínez Hierro, Lander (EP LT)
Eusko Jaurlaritza, lehendakaria
2018.10.19
99
04:09

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00452Legegintzaldiak aurrera egiteari buruz

Izapideak

Osoko bilkura (Lehendakariak erantzun du)

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, legegintzaldiak aurrera egiteari

buruz".



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Egun on, lehendakari jauna.



Beno, ba argi eta garbi: Nola pentsatzen du zure Gobernuak

aurrera eramatea zeuen lege-egutegia, aurrekontuak barne,

ikusita Gobernuaren minoria parlamentarioa eta baita ere

babes falta?



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Erantzuteko, lehendakari jauna.



JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko, legebiltzarburu andrea.



Bada, Martínez jauna, aurreko legegintzaldian lehendakari

izatea egokitu zitzaidan lehen egunetik eta legegintzaldi

honetan bertan ere egin dugun modu berean, beti

gutxiengoan. Ahalik eta umiltasun handienaz, talde

guztiekin elkarrizketa irekia edukiz, akordioaren aldeko

jarrerarekin eta, batez ere, lan asko eginez.



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, lehendakari jauna.



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Lehendakari jauna, atzo bertan zure

Gobernuak bozketa bat galdu zuen, beste behin ere, Ganbera

honetan. Eta dagoeneko bost dira, eta hiru osoko bilkura

egin ditugu. Osoko bilkura guztietan agerian geratzen da

gutxiengoan zaudetela. Gutxiengoan eta, batez ere,

elkarrizketarako gaitasunik gabe.



Izan ere, porrot parlamentario horiek eta Aurrekontuak

aurrera ateratzeko zailtasunek, DSBEaren erreforma,

indarkeria matxisten aurka eta berdintasunaren alde egingo

den legea, Gardentasunaren Legea, Poliziaren Legea

aldatzea... Ez da soilik EAJk eta PSEk gehiengoa ez

daukazuela, gauza da ez dakizuela elkarrizketak egiteko

esertzen eta akordioak erdiesten. Gaur ere ikusi dugu nola

eskatu dizuten zure gobernu-kidea alde batera utz dezazula.



Urrutira joan gabe, duela hamabost egun, zure Gobernuari

aurrekontuez hitz egin genezan proposatzeko igo