Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera
Lanbidek egindako "Gazteen lan-merkatuaren egoera EAEn" txostenari buruz
Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT)
Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, sailburua
2018.11.09
101
05:24

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00460Lanbidek egindako "Gazteen lan-merkatuaren egoera EAEn" txostenari buruz

Izapideak

Osoko bilkura (Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak erantzun du)

Hizlariak

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, sailburuaBideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, sailburuaBideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamargarren puntua: "Galdera, Oihana

Etxebarrieta Legrand EH Bildu taldeko legebiltzarkideak

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari egina,

Lanbidek egindako 'Gazteen lan-merkatuaren egoera EAEn'

izeneko txostenari buruz".



Etxebarrieta anderea, zurea da hitza.



ETXEBARRIETA LEGRAND andreak: Eskerrik asko.



Abuztuaren 31n, bati baino gehiagori oharkabean pasatuko

zitzaion hedabideetan zabaltzen ari zen albistea: "Lanbidek

ohartarazten du belaunaldi oso bat gal litekeela, gazteen

enpleguaren prekaritateagatik".



Beste behin ere, komunikabideetatik jaso genuen

legebiltzarkideok informazioa, baina han eta hemen

zabaldutako ikerlanaren garrantziaz jabetuta, arin batean

egin genuen informazio-eskaera.



Gaztelaniaz bakarrik jasotako erantzunak, ordea...



LEHENDAKARIAK: Isiltasuna, mesedez.



ETXEBARRIETA LEGRAND andreak: ... horrela zioen: "Por

coherencia es necesario realizar esta fase de contraste

antes de remitir o publicar ningún informe".



Behin publiko egin ostean, kontraste-fase bat zabaltzea ez

al doa metodologia guztien kontra? Ez al da

arduragabekeria?



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Etxebarrieta andrea.



Erantzuteko, Artolazabal andrea, zurea da hitza.



ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Artolazabal

Albeniz): Presidente anderea.



Nik ez dut uste arduragabekeria denik, Etxebarrieta andrea.

Bere garaian idatziz eman nizun erantzun bat, eta galdera

berberari erantzungo dizut berriro.



Orduan esan nizuna berresango dizut: lantzen ari ginen

behin-behineko barne-dokumentu bat da txostena. Interneten

argitaratzea une batekoa eta laburra izan zen, zirriborro

bat zelako eta ez behin betiko txostena, eta horregatik

kendu zen web-orrialdetik. Web-orrialdean eskegi zen

azterlan hori aurretiaz egin ohi den kontraste-lanketa egin

gabe; eta hori besterik ez da gertatu.



Sailak landu eta aztertzen dituen hamaika txostenetako bat

da hizpide duguna, gazteriaren enplegua