Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera
Euskadiko Aurrekontuak onesteari buruz
Martínez Hierro, Lander (EP LT)
Eusko Jaurlaritza, lehendakaria
2018.11.09
101
05:24

Jatorrizko ekimenak

11\10\05\01\00463Euskadiko Aurrekontuak onesteari buruz

Izapideak

Osoko bilkura (Lehendakariak erantzun du)

Hizlariak

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Martínez Hierro, Lander (EP LT)Bideoa ikusi

LehendakariaBideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Lander Martínez

Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak

lehendakariari egina, Euskadiko Aurrekontuak onesteari

buruz".



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Eskerrik asko, legebiltzarburu

andrea.



Lehendakari jauna, egunen joan-etorri honetan denbora

agortzen zaizu Aurrekontuen inguruko akordio bat

ateratzeko.



Lehendakari jauna, zer aldatzeko prest zaude zure

Gobernuaren politiketan euskal aurrekontuak aurrera

ateratzeko?



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez jauna.



Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.



JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik

asko, legebiltzarburu andrea.



Martínez jauna, duela sei aste -urriaren 2an- Ogasun eta

Ekonomia Sailak aurrekontu-esparrua aurkeztu zion zure

taldeari. Bilkura horrek erakusten du gure prestasuna

aldaketak txertatzeko, Finantza Kontseiluaren eta

Aurrekontu-proiektuaren onespena baino lehen egin baitzen.



Eta zuk, Martínez jauna, ezagutzen duzu pertsonalki -zuk

zeuk, pertsonalki- gure prestasuna aurrekontuaz kanpokoa

izango ez den negoziazio baten baitan proposamenak

hartzeko, errealismoz egindako negoziazio batean, eta

etorkizuna hipotekatuko ez duen negoziazioan. Lehen

egunetik argi eta garbi azaldutako hiru printzipio. Hortik

aurrera, eginkizun dago guztia.



Eskerrik asko.



LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, lehendakari jauna.



Martínez jauna, zurea da hitza.



MARTÍNEZ HIERRO jaunak: Lehendakari jauna, egia da,

pertsonalki ezagutzen dugu markoa, baina jakin nahi duguna

da, esan dudan bezala lehengoko galderan, zer den mugitzeko

daukazuna zure Gobernuan. Zer mugitu nahi duzu zure

Gobernuaren politiketan? Ez bakarrik hainbat milioi

mugitzea Aurrekontu hauetan, baizik eta zure Gobernuaren

politiketan akordio bat lortzeko.



Lehendakari jauna, Eusko Jaurlaritzak aste batzuk daramatza

kea saltzen, behin eta berriz neurri huts batzuk