Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Legez besteko proposamena
Haurren eta nerabeen aurkako sexu-indarkeriei buruz
Elkarrekin Podemos LT (EP LT)
2018.12.20
109
03:38

Jatorrizko ekimenak

11\11\02\01\00492Haurren eta nerabeen aurkako sexu-indarkeriei buruz

Izapideak

Osoko bilkura. Ekimena onestea (EA-NV, EH Bildu, EP eta SV-ES taldeek hitzartutako erdibideko zuzenketa onetsi da)

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Proposamena egin duen taldearen txanda.

Arana Varas, Eukene (EP LT)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT)Bideoa ikusi

Etxebarrieta Legrand, Oihana (EH Bildu LT)Bideoa ikusi

Rojo Solana, Natalia (SV-ES LT)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT)Bideoa ikusi

Botazioa.Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARIAK: Gai-zerrendako hirugarren puntua:

"Elkarrekin Podemos talde parlamentarioak egindako legez

besteko proposamena, haurren eta nerabeen aurkako sexu

indarkeriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".



Talde proposatzailearen txanda, Elkarrekin Podemos

taldearen ordezkaria den Arana andereak dauka hitza ekimena

aurkeztu eta defendatzeko.



ARANA VARAS andreak: Egun on guztioi.



Haurren eta nerabeen aurkako sexu-indarkeria oinarrizko

giza eskubideen urraketa ezin larriagoa da, eta berretsi

egiten dugu, noski, haurtzaroaren eta nerabezaroaren

aurkako edozein indarkeria-adierazpenen aurka erakusten

dugun erabateko gaitzespena.



Haurren aurkako sexu-abusua indarkeria mota ugarietako bat

da. Sexu-abusua indarkeria mota bat da -sexu-esplotazioa,

haur-pornografia, sexu-esplotazioa helburu duen pertsonen

salerosketa eta sexu-turismoa bezala-, eta neskato, mutiko

eta nerabeen osotasun psikiko eta emozionalaren, sexu-

askatasunaren, ongizatearen eta garapenaren aurkako erasoa

da.



Abusua eragiten duten pertsonak -eta hori oso, oso argi

geratu behar da-, ez dira gaixo dauden pertsonak, ez dira

aparteko patologiak dituzten elementu isolatuak.

Herritarrak dira, lankideak, bizilagunak, gurasoak, aitona-

amonak, osaba-izebak, auzoko parrokiako apaiza,

saskibaloiko entrenatzailea, goizero okindegian, autobusean

edo metroan topatzen dugun gizona; konfiantza osoko

pertsonak dira, bai familientzat, bai gizarte osoarentzat.



Zorionez, azken hamarkadetan, eta eskerrak, neurri handian,

etxe-esparruan ematen den indarkeria ikusarazten joan da

pixkanaka. Kendu egin digute begietan generaman benda.



Nazioz gaindiko eta kulturaz gaindiko fenomeno bat da, ez

baitago halako indarkeriarik jasaten ez duen gizarterik.

Muinean heldua ipintzen duten printzipioen eta praktiken

gainean sostengatzen da nagusiki fenomeno hau; muinean

heldua ipintzen duen eta patriarkala den gizarte baten

adierazpidea dira,