Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Galdera, Espainiako Estatuak Autonomi Elkarteari aginte-eskuraketak egiteari buruz Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egina.
1980.10.09
1

Jatorrizko ekimenak

01\10\05\01\00001Erresumak Elkarte Autonomiari aginte-eskuraketak egiteari buruzkoa.

Izapideak

Gai-zerrendako 7. puntua.

Hizlariak

Benegas Haddad, José M.ª (SV-ES LT) (03:55)Bideoa ikusi

Justizia Saila, sailburua (04:05)Bideoa ikusi

Ekonomia eta Ogasun Saila, sailburua (04:20)Bideoa ikusi

Benegas Haddad, José M.ª (SV-ES LT) (04:37)Bideoa ikusi

Lehendakaria (04:42)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari. (21:29)

Testua

LEHENDAKARI Jaunak: Zazpigarrena:
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen
Erantzun-Eskea. Espainiako Erresumagandik
Eusko Elkarte Autonomoarentzako aginte
eskuraketen zenbait alderdiri buruz.

Gai-zerrendaren zazpigarren puntu honetarako
ihardupidea honela izango da: Erantzun-eskea
aurkeztea; Jaurlaritzaren erantzuna;
Erantzun-eske egilearen 5 minutuko
jardunaldia.

Euskal Sozialisten ordezkaria hizpidearen jabe
da.

BENEGAS HADDAD Jaunak: Lehendakari
jauna, Ahaldun Jaun-Andreok,
Legebiltzarreko Euskal Sozialistok, han,
Uztail aldera, Jaurlaritzari erantzun-eske sail
bat aurkeztu genion: Batipat,
Autonomia-Araudiaren egiterapen-bidea zein
den, eta luzaro xamarrean izango den
bezalako oinarrizko gai batean, gu argitasuna,
gardentasuna, ta Eusko Legebiltzarra,
Eskuraketako Askotariko Batzordearen bidez,
edo Madrilen Ministro jakinekin
elkarrizketatzen diren Eusko Jaurlaritzako
Sailburu jakinen bitartez, baita Eusko
Jaurlaritzako Lehendakariak Espainiako
Lehendakariarekin euki duen elkarrizketaren
bidez, gertatzen ari diren itune-bideen
egiterapen guztien jakinean egotea isituki
eskatzen ihardun garelako.

Galdera, nerekiko, denona, bere garaian
Autonomia-Estatutoaren alde jokatu genuen
guztiona izan behar duela deritzaidan gai
batean, alderdi jakineri, oinarrizko zenbait
alderdiri buruz egina zen: zein egiterapen du,
eta zein bere inguru guztietan bere indar osoa.
Jaurlaritzari Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak
Eskuratzeko Askotariko Batzordean ia zein
irizpideri eutsi dien galdetzen genion.
Batzorde haren iharduera ezartzeko orduan,
bere iharduerarako ia zein irizpide erabaki
diren galdetzen genuen. Eskuraketa-bide
guztian, Eusko Jaurlaritzak Madrilgo
Jaurlaritzari, ia zein garrantzi-hurrenkera,
ezarri badira behintzat, izendatu dizkion
galdetzen genuen. Oinarrizko gaiei
doakienetan, eta batzuk: Gizarte-Segurantza
Arazoa, Lan-arazoa, Osasun-arazoa,
Toki-jaurpide arazoa, Autonomia Hertzaingoa
ta Kontzertu Ekonomikoak, izendatzen
genituen Eskuraketei zein abiada