Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeak Txingudiko Ur-golkoari buruz egindako legez bestekoaren saloaren eztabaidaketa eta azken erabakia.
1990.03.09
56
08:34

Jatorrizko ekimenak

03\11\02\01\00140Txingudiko badiari buruz.

Izapideak

Onetsia

Hizlariak

Garmendia Martínez, Xabier (EE LT) (02:02)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Leizaola Azpiazu, Joseba Andoni (NV LT) (02:15)Bideoa ikusi

Echenique González, Guillermo (SV-ES LT) (02:23)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Intxaurraga Mendibil, Sabin (EA LT) (02:31)Bideoa ikusi

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Saila, sailburua (02:35)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Garmendia Martínez, Xabier (EE LT) (02:43)Bideoa ikusi

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Saila, sailburua (02:52)Bideoa ikusi

Garmendia Martínez, Xabier (EE LT) (Eserlekutik) (00:00)Bideoa ikusi

Leizaola Azpiazu, Joseba Andoni (NV LT) (00:02)Bideoa ikusi

Echenique González, Guillermo (SV-ES LT) (00:05)Bideoa ikusi

Intxaurraga Mendibil, Sabin (EA LT) (Eserlekutik) (00:09)Bideoa ikusi

Botazioak. (00:10)Bideoa ikusi

Testua

Asunto cuarto: "Debate y resolución definitiva de la
proposición no de ley, formulada por el Grupo Parlamentario
Euskadiko Ezkerra, sobre la Bahía de Txingudi".

"Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeak Txingudiko Ur-
golkoari buruz egindako legez bestekoaren saloaren
eztabaidaketa eta azken erabakia".

Saloa egin duen taldea da hizpidearen jabe. Garmendia
jauna da hizpidearen jabe.

GARMENDIA MARTÍNEZ jaunak: Lehendakari jauna,
legebiltzarkide jaun-andreok. "Bidasoa ibaia eta Jaizubia
erreka itsasoratzen diren unean, horiek sortzen duten
ugaranak biologiaren eta ekologiaren aldetik balio
nabarmena du". Hasiera hori eman genion gure legez
bestekoaren saloaren zioen adierazpenari, errealitateari
dagokiola uste bait dugu, eta hori gure taldeak egindako
zioen adierazpeneko baieztapenak ez ezik hor dagoen
errealitate zehatz mehatzak ere egiaztatzen du, hainbat
erakunde eta elkarteren eta baita Jaurlaritzaren azterlanek
ere bermaturik.

Eta alde horretatik, garrantzizkotzat jo zuen gure
taldeak bere garaian Legebiltzar honetan onartutako
Urdaibaiko itsasadarra, Gernika-Mundakako itsasadarra
babesteko lege-saloaz, lege-egitasmoaz hasitako bidea,
garai hartan hasitako esperientzia hura babesa behar duten
eta gaurdaino ikuspegi orokor batetatik aztertu ez diren
gure Elkarteko natur gune guztietara hedatzen hastea. Izan
ere, gaurdaino Urdaibai da babesturik dagoen bakarra, eta
gure ustez hasierako aztura hau, nioen bezala, oso aztura
onuragarria, nik uste, babesteko legea Biltzar honetako
politika talde guztiak irizkide zirela onartu zela, ekologi
garrantzi nabarmeneko beste errealitate batzutara alda
zedila, Txingudiko Ur-golkoan agertzen zaigun kasu honetan
bezala.

Txingudiko Ur-golkoa izena eman ohi zaion inguruak
ingurugiroaren aldetik ikusita garrantzizkoak diren
hezeguneak ditu gaur egungo mugaren alde bietan. Inguru
honen balioak berebiziko garrantzia hartzen du Arantzadi
Zientzi Bazkunak bere garaian nabari erazitako