Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeko Martín Auzmendi Aierbe jaun txit argiak Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapeneko Sailburu jaun txit gorenari Euskadiko Toki-Jaurpidea Arauzkotzeko Lege-egitasmoari buruz egindako erantzun-eskea.
1990.03.09
56
08:34

Jatorrizko ekimenak

03\10\05\01\00046Euskadiko Toki-Jaurpidea Arauzkotzeko Lege-Egitasmoari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:42)Bideoa ikusi

Lehendakariordetza, Lege Araubide eta Autonomia Garapen Saila, sailburua (01:47)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:55)Bideoa ikusi

Lehendakariordetza, Lege Araubide eta Autonomia Garapen Saila, sailburua (02:01)Bideoa ikusi

Testua


Bilkurari 16ak eta 31 minutu direla eman zaio
hasiera.

LEHENDAKARI jaunak: Bilkurari birrekiten zaio.

Gai-zerrendako bederatzigarren gaia: "Euskadiko
Ezkerra Legebiltzar-Taldeko Martín Auzmendi Aierbe jaun
txit argiak Lehendakaritza, Zuzentza eta Garapeneko
Sailburu jaun txit gorenari Euskadiko Toki-Jaurpidea
Arauzkotzeko Lege-egitasmoari buruz egindako erantzun-
eskea".

Auzmendi jauna da hizpidearen jabe.

AUZMENDI AIERBE jaunak: Lehendakari jauna, benetan
"oztetsu" aurkitzen den bilkura areto nagusian, zera
aurkeztuko dugu...

BLASCO DE IMAZ jaunak: Baina jende
garrantzitsuarekin!

AUZMENDI AIERBE jaunak: Baina jende
garrantzitsuarekin, jakina, Blasco jaunak dioenez, jende
garrantzitsuarekin, ordu-orduan heltzea zer den eta, ene
ustez, oraindik ere bere balioa baduten edo gure Autonomi
handi honetan ere izan behar luketen gainontzeko gauzak zer
diren benetan badakitenekin.

Izan ere, Euskadiko toki-jaurpidea araupetzeko lege-
egitasmoari edo udal lege-egitasmoari buruz egindako
erantzun-eskea dugu. Gai honi buruzko jakingaiak lortzeko,
jakina, Eusko Jaurlaritzak izandako ariora bertara jo
beharko dugu edo, Eusko Jaurlaritza ez bazen, kasu honetan
Lehendakaritza, Zuzentza eta Garapeneko Saila izango zen,
1988.eko irailaren 28an legebiltzar-taldeei lege-
egitasmotzakoa bidali ziena, alor ezberdinek politikakoak
ez ezik udaletako eta tokietakoak ere eztabaidaketa izan
zezaten, udal-legearekiko iriskidetasuna lortzeko.

Legebiltzar-taldeei, diodanez, 1988.eko irailaren
28an bidali zitzaien eta ondoren, guk dakigunez,
Jaurlaritza ez da legebiltzar-taldeekin harremanetan jarri
edo ez du iritzi-eskerik egin, ez behintzat bereziki,
jarritako bidean aurrera egiteko. Eta, hala ere, urtebete
igaro ondoren, 89.eko irailean, Sozialista Alderdiko bereko
kideek Lehendakaritzaren egitasmoarekiko ordezkatzeko
egitasmotzakoa bidali ziguten.

Beraz, egoera hau izanik, noski, ulertezina, gure
alderdiaren baitan behintzat,