Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Erakunde eta Herrizaingo Legebiltzar-Batzordeak Euskal Autonomi Elkarteko Barruti Judizialetako hiriburuak erabakitzeko lege-egitasmoari buruz emandako erizpenaren eztabaidaketa eta azken erabakia.
1990.04.06
58
05:41

Jatorrizko ekimenak

03\09\01\00\00038Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Epaikaritza-Barrutietako Hiriburuak erabakitzekoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (01:23)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:26)Bideoa ikusi

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (01:30)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (01:31)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:32)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARI jaunak: Gai-zerrendako bigarren gaia:
"Erakunde eta Herrizaingo-Batzordeak Euskal Autonomi
Elkarteko Barruti Judizialetako hiriburuak erabakizko lege-
egitasmoari buruz emandako erizpenaren eztabaidaketa eta
azken erabakia".

Zuzenketa tekniko bi aurkeztu dira, bi legebiltzar-
taldek izenpetutakoak...

Caño Moreno jaunak hizpidea eskatu du.

LEHENDAKARI jaunak: Caño jauna?

CAÑO MORENO jaunak: Lehendakari jauna,
irizkidetasunez aurkeztu dugun zuzenketan, atal berri edo
erabaki gehigarri baten aukerari dagokiona, taldeek ez dute
formulari buruzko erabakirik hartu, eta aukerakoa da. Nik
ez dakit hau... Nolanahi ere, nere irizpidea honakoa izango
litzateke, ezein talderen aldetik aurkako jarrerarik ez
badago, erabaki gehigarria izan dadila, alegia.

Goian jartzen du: "Erabaki gehigarria edo atal
berria". Talderen aurkako jarrerarik ez badago, erabaki
gehigarri gisa sartzeko aukera proposatuko nuke.

LEHENDAKARI jaunak: Ados.

Zuzenketa teknikoak irakurtzeari ekingo diot,
legebiltzarkidei ez zaizkizuela banatu uste dut eta.

"Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Auzitegi-Barrutien
hiriburuak ezartzen dituen lege-egitasmoaren zioen
adierazpenarekiko zuzenketa teknikoa. Epai-Agintaritzaren
eta kokagunearen Zedarriketaren lege organikoen aurka
ezarritako Konstituzioaren kontrako izateagatikako
jazarpenetan Konstituzio-Auzitegiak emandako epaien
ebazpenean eta legezko oinarrietan ezarritakoaren arabera,
zioen adierazpenaren ondorengo lerroaldien idazkera egokitu
beharra dago:

"Bigarren lerroaldia: 'Epai-Agintaritzaren uztailaren
1eko 6/1985 Lege Organikoaren 35. atalak, bere 6.
apartaduan, ezartzen du, legez, Autonomi Elkarteek
erabakiko dituztela auzitegi-barrutien hiriburuak'".

"Laugarren lerroaldia: 'Ondorioz, Autonomi Elkarteko
auzitegi-barrutietako hiriburuak erabakitzeari ekin beharra
dago eta horrela beteko da Autonomi Estatutuko 34.1
atalean, bigarren idazatian, eta aipatutako Estatu