Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Euskadiko Ezkerra Taldeko Martín Auzmendi Aierbe legebiltzarkide jaun txit argiak Jaurlaritzari INEMeko zerbitzu eta egiteko guztien esku-aldaketari buruz egindako itauna.
1990.05.03
60
06:33

Jatorrizko ekimenak

03\10\04\01\00060INEMeko zerbitzu eta egiteko guztien esku-aldaketari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:18)Bideoa ikusi

Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (00:26)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:38)Bideoa ikusi

Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (00:45)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Zortzigarren gaia: "Euskadiko Ezkerra Taldeko Martín
Auzmendi Aierbe legebiltzarkide jaun txit argiak
Jaurlaritzari INEMeko zerbitzu eta egiteko guztien esku-
aldaketari buruz egindako itauna".

Señor Auzmendi.

AUZMENDI AIERBE jaunak: Lehendakari jauna,
legebiltzarkideok, Jaurlaritzakideok. Hasteko, nere
protesta azaldu nahi nioke Lehendakari jaunari, Legebiltzar
honetan itaunak egitea zigor txiki bihurtu delako, antza.
Arratsaldeko laurak arte, gutxi gora behera, bazkaldu
ezinik izatea litzateke zigorra, eta ez deritzot egoki,
Legebiltzarreko Araudian halako zigorrik agertzen ez dela
uste dudalako. Edonola ere, gure taldeburuari esango diot
hurrengo Taldeburu-Batzordean honen moduko Osoko Bilkurak
beste modu baten antolatzea ager dezala, Legebiltzarraren
ihardun onerako kaltegarri direla uste bait dut.

INEMen eskuraketa dagoeneko Legebiltzar honetan beste
une batzuetan aurkeztu den gaia da, eta zentzu honetan
Legebiltzar honetan eztabaidatu eta onartu diren proposamen
ezberdinak izan dira eta, hala ere, zain dagoen gaia da
eta, zoritxarrez, hurrengo hilabetetan erabakitzeke
jarraituko duten gaienetako bat izango dela uste dugu.

Gaur INEM, dakizutenez, laneratze eta lanbide-
politikaren ihardunaren, egite-bidezko hezkuntzaren eta
lanik gabekoentzako dirulaguntzen erantzukizuna duen
ihardutze-erakundea da. Eta, INEMei atxikitako lanak hauek
izanik, horien barruan sartutako gai eta ihardunen izatea
dela eta, Autonomi Elkarteari eskuratzeko gai ez ote
direnentz zalantzak sortzen dira. Hori da erabaki gabeko
gaienetatik bat.

Autonomi Elkarteari dagokionez, Legebiltzar honetan
ordezkaritza duten politika-indarrek behintzat INEMen
eginbeharrak direla eta, lanari lotutakoak izanik, Autonomi
Elkarteari eskuratu behar litzaizkiokela beti ikusi dute
argi eta garbi, edo argi eta garbi ikusi dugu. Alor
honetan, erabaki bat dago, nere ustez azkena dela, 1986.eko
maiatzaren 8koa, hain zuzen dela lau urtekoa, Legebiltzar
honek lanari buruzko