Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeak Estaduko Gorte Nagusietan legegintza-arioa izateko eta Epai-Agintaritzari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Oinarrizko Legearen 454.2 eta 455. atalak aldatzeari buruz egindako lege-saloa kontutan hartzeari buruzko eztabaidaketa eta behin betiko erabakia.
1990.05.18
62
04:04

Jatorrizko ekimenak

03\17\00\00\00001Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 lege organikoaren 454.2 eta 455 artikuluak aldatzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:18)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:37)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Guimón Ugartechea, Julen (Misto-PP LT) (Eserlekutik) (00:38)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (00:39)Bideoa ikusi

Zenarrutzabeitia Beldarrain, Idoia (NV LT) (00:46)Bideoa ikusi

Buesa Blanco, Fernando (SV-ES LT) (00:52)Bideoa ikusi

Testua

Punto segundo: "Debate y resolución definitiva en
relación con la toma en consideración de la proposición de
ley formulada por el Grupo Parlamentario Euskadiko Ezkerra,
para el ejercicio de la iniciativa legislativa ante las
Cortes Generales del Estado y relativa a la modificación de
los artículos 454.2 y 455 de la Ley Orgánica 6/1985, de 1
de julio, del Poder Judicial".

Gai-zerrendako bigarren gaia: "Euskadiko Ezkerra
Legebiltzar-Taldeak Estatuko Gorte Nagusietan legegintza-
arioa izateko eta Epai-Agintaritzari buruzko uztailaren
1eko 67/1985 Oinarrizko Legearen 454.2 eta 455. atalak
aldatzeari buruz egindako lege-saloa kontutan hartzeari
buruzko eztabaidaketa eta azken erabakia".

Saloa egin duen taldeak du hizpidea. Auzmendi jaunak du
hizpidea.

AUZMENDI AIERBE jaunak: Presidente jauna, parlamentari
kideok, 1985eko uztailaren batekoa bezela ezagutzen den
Epai-Agintaritzaren lege organikoa onartu zen bere garaian
Madrilgo Gorteetan, eta nik hasi behar dut gauza bat
adierazten.

Lege honen aurrean, 1985.ean Euskadiko Ezkerrak bere
zuzenketa-eskeak eta bere aldaketak planteatu zituen
Kongresuan, Diputatuen Kongresuan, eta esan behar da baita
guk orduan lege honetaz egin genuen azterketa eta
balorapena zela medio, Euskadiko Ezkerrak lege honen aldeko
jarrera mantendu zuela Kongresuan. Gure ordezkariak
Kongresuan lege honen alde botatu zuen, lege aurrerakoia
zela uste zuelako eta uste genuelako -eta, oro har, horrela
pentsatzen jarraitzen dugu-, eta baita lege horretan gure
Estatutuak, Euskal Herriko Autonomi Estatutuak, ematen
zizkigun ahalmenak gordetzen zirela uste genuelako ere.

Guk orduan uste genuen lege organiko honek Madrilgo
Administrazioari, Administrazio zentralari, ematen zizkion
ahalmenak Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzak erabili ahal
izango zituela, Euskal Komunitate Autonomoarenak izango
zirela, Estatutuaren interpretazio lojiko batetik behintzat
benetan hala ulertu zitekeela uste genuelako. Eta, hain
zuzen ere, esan behar dugu