Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeko Martín Auzmendi Aierbe jaun txit argiak Osasun eta Egaripen-sailburu jaun txit gorenari idatzizko albistarietan argitaratutako Osakidetzako herri-lanbideen eskaintza eginezko iragarkiei buruz egindako itauna.
1990.05.31
63
05:46

Jatorrizko ekimenak

03\10\04\01\00065Idatzizko albistarietan argitaratutako Osakidetzako herri-lanbideen eskaintza eginezko iragarkiei buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:30)Bideoa ikusi

Osasuna eta Kontsumo Saila, sailburua (01:34)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (01:35)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren gaia. Gai-zerrenda aldatzeko
saloa bada, orain seigarren gaia sartzeko dioena. Ezein
legebiltzar-talde aurka ez badago, gai-zerrenda aldatu
egingo genuke. (Isilaldia.)

"Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeko Martin Auzmendi
Aierbe jaun txit argiak Osasun eta Egaripen-Sailburu jaun
txit gorenari idatzizko albistarietan argitaratutako
Osakidetzako herri-lanbideen eskaintza eginezko iragarkiei
buruz egindako itauna". Auzmendi jaunak du hizpidea.

AUZMENDI AIERBE jaunak: Bai, Lehendakari jauna, jaun-
andreok, itaun hau auzi bakan samar bati buruzkoa da,
Osakidetzak, 1990eko apirilaren 8an, idatzizko
albistarietan herri-lanbideen eskaintza egiteko iragarkia
argitaratzea. Argitaratze hau egiteko modua zinez makurra
iruditu eta era berean, beraz, itaun honen bitartez,
nolarebait behintzat, argitaratze hau egiteko moduarekin
bat ez gentozela gaztigatu genuen.

Eta, argi denez, itaun honetan argiro eskatu
Jaurlaritzak honelako argitaratzeak zuzendu ditzala
eskatzen dugu. Zeren zehatz esanik argitaratze horretan
gertatu, gure iritzian, bi arazo-mota gertatu ziren.
Batetik, argitaratze horretan ez zela gorde euskararen
ofizialtasunerako legea, Autonomi Elkarteko bi hizkuntza
ofizialen izatea. Eta bestetik argitaratze horretan euskal
Autonomi Elkarteko Agintaritzaren Aldizkarian euskal
Autonomi Elkarteko udalerrien gaur egungo deiturei buruz
argitaratutako arauak ez gordetzea ere gertatu zen.
Zehazkiro, 19 udalerri ziren, 19, argitaratze horretan
udalerri horien deitura ofiziliari ez zegozkion deiturak
zituztenak. Eta orobat gertatu zen kondaira-lurralde
batekin ere, Bizkaikoarekin hain zuzen.

Beraz, izan ere hau ez da arazoa, herri honetako
osabidearen arazoa. Nere ustez, zorigaiztoz, euskal
Autonomi Elkartean osabidearen kudeaketa eta osabidearen
arazoekin zerikusia duten auzi, gauza eta gertaerak badira,
Legebiltzar honetan aztertu behar direnak, eta oraingo
honetan nik aitortu beharra daukat auzi hau, esan bezala,
auzi bakan