Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Erakunde eta Herrizaingo-Batzordeak Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen lege-egitasmoari buruz emandako erizpenaren eztabaidaketa eta azken erabakia.
1990.06.15
64
04:48

Jatorrizko ekimenak

03\09\01\00\00036Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Herrizaingo Saila, sailburua (00:49)Bideoa ikusi

Euskadiko Ezkerraren 69 zuzenketa-eskea eta Eusko Alkartasunaren zuzenketa-eskeak:

Intxaurraga Mendibil, Sabin (EA LT) (Eserlekutik) (01:07)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:08)Bideoa ikusi

Intxaurraga Mendibil, Sabin (EA LT) (01:16)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (01:32)Bideoa ikusi

Moreno Lombardero, Juan Miguel (SV-ES LT) (01:57)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:10)Bideoa ikusi

Intxaurraga Mendibil, Sabin (EA LT) (02:14)Bideoa ikusi

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (02:22)Bideoa ikusi

Moreno Lombardero, Juan Miguel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:28)Bideoa ikusi

Botazioak. (02:30)Bideoa ikusi

Testua

Asunto segundo: "Debate y resolución definitiva sobre
el dictamen formulado por la Comisión de Instituciones e
Interior, en relación con el proyecto de ley de elecciones
al Parlamento Vasco".

"Erakunde eta Herrizaingo-Batzordeak Eusko
Legebiltzarrerako Hauteskundeen lege-egitasmoari buruz
emandako erizpenaren eztabaidaketa eta azken erabakia".
Jaurlaritzak lege-egitasmoa aurkeztuko du.

HERRIZAINGO-SAILBURU (Lasa Jauregi) jaunak: Lehendakari
jauna, legebiltzarkideok, jaun-andreok. Lege-egitasmo hau
aurkeztearekin batera 1988ko urriaren 20an, jaun horien
aurrean nire Saileko politika orokorraren berri emateko
jardun nintzenean, aipatutakoa betetzen dut Legebiltzar
honek aztertu eta iritziak elkar trukatu ondoren onartuko
duelakoan.

Egun hartan, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei
buruzko legeaz aritu nintzen konkretuki, eta honako hau
Sailean bi urte eskaz eman ondoren, zuek onar dezazuen
aurkezten dudan lehenengo testu legala da. Orduan,
Legebiltzarrerako hauteskundeen aurretik genuen errejimen
juridikoaren egoera zela-eta, lege hau behar-beharrezkoa
zela uste nuen, eta hala uste dut oraindik ere. 1983ko
Legebiltzarrerako Hauteskunde-legeak Konstituzio
Auzitegiaren ebazpen baten ondorioz, zuzenketaz eta
aldaketaz jasan zituela gogorarazi nahi dut eta, bi urte
geroago, hauteskunde jaurpide orokorrari buruzko oinarrizko
legeak ere aipatu dudan legearen gain eragina izan zuela.

Premiazkoa zen, beraz, hemen egitasmo berri bat
aurkeztea eta jaun-andre horiek lege maila ematea, lege-
segurtasunik eza alde batera utziz, datozen hauteskundeetan
legez segurtasuna izan dezagun. Lege berri honetan, beste
gauza batzuren artean, Araudi osoa biltzen duen 154 ataleko
testu osoaren argitasuna eta erabiltzeko erreztasuna
nabarmentzen direla uste dut. Gaur eztabaidatzen den
Hauteskunde-lege berri honek berrikuntza garrantzitsuak
dakartzala esatera ausartzen naiz. Adibidez, Hauteskunde-
Batzordeek, beren hautagai-zerrenda osoa kentzen duten
alderdiei zigorrak