Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeko Martín Auzmendi Aierbe jaun txit argiak Lehendakari jaun txit gorenari Konstituzio-Epaitegiaren aurreko jazarpenei hasierarik ez emateko eta epaiaren zain daudenak atzera jasotzeko Jaurlaritzari egin zaion eskeari buruz egindako erantzun-eskea.
1990.06.15
64
04:48

Jatorrizko ekimenak

03\10\05\01\00058Konstituzio-Epaitegiaren aurreko jazarpenei hasierarik ez emateko eta epaiaren zain daudenak atzera jasotzeko Jaurlaritzari egin zaion eskeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:29)Bideoa ikusi

Lehendakaria (01:36)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:48)Bideoa ikusi

Lehendakaria (01:52)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Zazpigarren gaia: "Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-
Taldeko Martin Auzmendi Aierbe jaun txit argiak Lehendakari
jaun txit gorenari Konstituzio-Epaitegiaren aurreko
jazarpenei hasierarik ez emateko eta epaiaren zain daudenak
atzera jasotzeko Jaurlaritzari egin zaion eskeari buruz
egindako erantzun-eskea". Auzmendi jauna.

AUZMENDI AIERBE jaunak: Presidente jauna, parlamentari
jaun-andreok, Lehendakari jauna. Laburki nere aldetik
galdera honen arrazoia agertzen saiatuko naiz, zeren,
dakizutenez, azken egunetan batez ere hainbat alditan eta
azken asteetan hainbat aldiz aipatu den arazoa izan dugu
hau, batez ere Botere Judizialaren lege organikoa dela-eta
Auzitegi Konstituzionalak eman zuen sententziaren ondorio
bezela, hainbat aldarrikapen egin dira eta alderdi
politikook ere hainbat alditan gure jarrera agertu dugu
sententzia horrek agertzen dituen edo planteatzen dituen
arazoak mahiaren gaineran jarriaz. Eta zenbait iritzi ere
agertu dira sententzia hori dela-eta. Eta horrek
planteatzen dituen arazoak kontutan izanik, aurrera begira
beharbada beste jarrera batzuk pentsatzen hasi beharko
ginatekeela gure Autonomi Estatutuaren etorkizuna
garantizatzeko eta horren garapena hobekiago aurrera
eramateko.

Lehendakari jauna, ene irudiz guk egindako galderan
Legegintzaldi honek autonomi aurrerabidearen arloan ekarri
duenaren halako kontu-garbiketa edo azaltzen dugu sakonean.
Zeren, azken buruan, sortutako arazoek, Konstituzio-
Epaitegiak Botere Judizialaren lege organikoari buruz
emandako sententzia dela medio batez ere, agertu sakoneko
arazoak edo agertzen dituzte, ez berriak direlako agertuz
joan direnak, baina azken asteotan batez ere gaurkotasun
handiagoa hartu dute berriro, zeren azken buruan, eta
zorigaiztoz nik uste, oso maiz, Erresumako
Administraritzaren eta Euskadiko Administraritzaren artean
elkar aditzeko izandako zailtasunen aurrean,
Administraritza bien arteko elkar ez aditze horrek gu,
Euskadiko Autonomi Elkartea, edo Erresumako Administraritza
bera,