Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
IX. Legebiltzar Batzordearen (Lemoizko Nukleo-Indarretxearei buruzko azterlanetarakoa) Irizpena.
1981.12.16
15
42:49
81-12-16ko eta 81-12-17ko jarraipena; 81-12-18an tramitatua (1., 8., 9. eta 10. puntuak)

Jatorrizko ekimenak

01\10\03\00\00002Lemoizko Zentral Nuklearrari buruzko inkesta-batzordea

Izapideak

-

Hizlariak

error de informe:
ORA-06533: Valeur de l'indice trop grande

Testua

10ak eta 40 minututan bilkurari birrekiten zaio.

LEHENDAKARI (Pujana Arza) jaunak:
Bilkurari birrekiten gatzaizkio. Ondoren indarretxearen
eraikintzarekiko idazpuruari buruzko eztabaidaketari
helduko diogu. Euskadiko Ezkerraren boto berezia.
Aldeko txanda.

Olaverri jauna da hizpidearen jabe.

OLAVERRI ZAZPE jaunak: Legebiltzarkide
jaun-andreok; honez gero guztiok aski nekatuta egongo
gerala uste dut, bainan nere iritziz, nekea gora-behera,
gaiak berariz aztertzea zor dakien adina garrantzitsuak
eta bereziak dira.

Gaur aztergai dugun arazoa, indarretxearen
eraikintzarena alegia, atzo erabili genuenari, hots,
taiukerarenari artez lotuta dago. Paper-gaineko egitasmo
soil batez ez, baizik eta paper horretakoa benetan nola
egiteratzen denaz ari gera. Eta nik atzo taiukeraz
geniharduela Lemoiz nolabait esateko horretzazko
azken-azkeneko jakituria-mailari dagokionez taiututa
ote zegoen zalantzan jarri, eta nere ikuspuntutik
arrazoizkoa zen zalantza hori atinik ezagatikakoa, arta
gutxiago egiten zitzaiolakoa eta azken baten egiterapide
osoaren gardentasuna txikiagoa izateak sortarazitakoa
zela esaten nizuen; gaur ordea arrazoiak ateratzea eta
arrazoia izatea askoz ere errazagoak direneko alor batez
ari gera, lanik bikainenetan ere eraikintzetan agertu eta
agertuala konpontzen diren eta horiei arta egitea oso-oso
zaila deneko konta ezin ahala arazo haundi, txiki edo
ertain sortzen bait-dira.

Zoritxarrez batzordeari ez zaio lanak zertan
daudenari, ontasun-mailarekiko arta nola egiten
zaionari, barruan nola lan egiten denari buruzko
azterpenik ez xehapen zehatzik eskuratu, eta Eusko
Jaurlaritzak eta "Junta de Energía Nuclear"-ek eraikitze-
lanaren fidagarritasuna edo hori egin deneko era zehatz
jakitzeko bide izatea nahi duten ikuskaketa bat egiten
ari dela -hobeki esan, egiten ari beharko litzatekeela-
jakinekoa da. Ikuskaketa hori zertan dagoen nik ziur ez
dakit; oraindik hasteke dagoela uste dut. Izatez,
egunkari batek hori laster doakionei eskuratuko