Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

12
Irungo "Luso Española de Porcelanas" empresaren egoerari buruz egindako itauna.
1982.03.31
18
06:37

Jatorrizko ekimenak

01\10\04\01\00043Luso-Española de Porcelanas enpresaren egoerari buruzkoa.

Izapideak

Gai-zerrendako 9. puntua.

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:23)Bideoa ikusi

Industri Saila, sailburua (02:36)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (02:46)Bideoa ikusi

Testua

Ondoren gaizerrendako 11.puntura igarotzen gara. Martin
Auzmendi Aierbe Euskadiko Ezkerra Taldeko Legebiltzarkide
jaun Txit Argiak "Luso Española de Porcelanas" enpresaren
Egoera"-ri buruz eusko Jaurlaritzari egindako itauna.
Auzmendi jaunak du hitza.

AUZMENDI AIERBE Jaunak: Lehendakari jauna, Legebiltzarkide
jaun-andreok, ni oso labur izaten saiatuko naiz, Areto
honetan sarturik zenbait egun daramagularik Osoko Bilkura
hau ahalik eta bizkorren bukatzea hemen gauden
Legebiltzarkide guztien gogoan dagoela uste dut eta; baina
nolanahi ere minutu batzuk bai erabili egingo ditut.
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldea itaun hau aurkeztera
eraman gintuzten arrazoiak azaltzeko.

Gure ustez, tamalez, enpresa ugari dago une hauetan
"Porcelanas de Bidasoa" igarotzen ari denaren antzeko
egoeran; baina, hala ere, "Porcelanas"-en kasuan, agian
bere larritasunak, gure ikuspegitik, itaun hau aurkeztea
arrazoipetzen zuteneko zenbait alderdi edo elementu
azaltzen zirela pentsatzen genuen.

Halaber adierazi behar dut, egoera zehazten hasi baino
lehen, itaun honen aurkezte egunari buruz zenbait elementu
aldatu direla, urte honetako otsailaren 1ean itaun hau
aurkeztera eraman gintuen egoerari buruz zenbait aldaketa
gertatu diren bezala. Hau da, bi hilabete igaro dira, eta
bi hilabete hauetan elementu berriak gertatu dira; egoera
aldatu egin da, are gehiago, esango nuke, alde onetik.
Beraz, interesgarri izan daitezkeen alde berri haiek
azaltzera bakarrik mugatuko naiz eta, nolanahi ere,
elementu berriak sartu direnarren, ehun lanpostu kentzearen
zemaiak zutik diraunez, funtsezko egoera ez dela aldatu
adieraztera.

Enpresaren egoera laburki zehazten hasiz, zera dakusagu,
honek, hots, "Porcelanas de Bidasoa"-k, lehen esan dudanez,
halaber larrialdizko egoera batek harturik, herri honetan
beste zenbait enpresak bezala, iadanik 81garreneko
urtarrilatik aurrera enpresak azaltzen zen egoerari
irtenbide bat emateko zenbait neurri hartzearen arloan
ihardutzen hasteko beharra jartzen duela