Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Legez besteko saloa, lan ekonomatoei buruzkoa.
1982.06.17
20
08:06
5. tokian tramitatua.

Jatorrizko ekimenak

01\11\02\01\00040Lan-ekonomatoei buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:38)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (00:00)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (00:07)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:08)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

López de Heredia Quintana, Pablo (CV LT) (Eserlekutik) (00:09)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (00:16)Bideoa ikusi

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (Eserlekutik) (00:18)Bideoa ikusi

Testua

Bilkura 16ak eta 40 minutu direla hasi da berriro.

LEHENDAKARI jaunak: Gai zerrendako
lau-garren gaia: "Euskadiko Ezkerra Legebiltzar
Taldeak aurkeztutako lan ekonomatoei buruzko
legez besteko baten saloaz, eta talde saloegileak
zehazki gordetako berarizko botoari buruz III.
Legebiltzar Batzordeak (Lurralde antolaketa eta Alor
Politika) aurkeztutako erizpenaren eztabaidaketa eta
azken erabakia".

Irakurketak bazterrean utziz, hitza
saloegileari eskaintzea dagokigu, Euskadiko
Ezkerrako ordezkariari.

Auzmendi jaunak du hizpidea.

AUZMENDI AIERBE jaunak:
Lehendakari jauna, legebiltzarkide jaun-andreok,
dakizuenez, ekonomatoei buruzko proposamen hau
Batzordean onartu gabe geratu zen, zeren eta
Legebiltzar honetako Alderdi edo talde gehiengoak
horrela uste zuen, gure proposamen hau, alegia, ez
dela onartu daitekeena. Guk esan behar dugu orduan
eman zizkiguten arrazoiak ez zaizkigula inondik ere
zuzenak iruditzen, zeren eta pentsatzen dugu arazo
hau, beste hainbat bezala, gaur gure herrian sektore
edo multzo garrantzitsu bati afektatzen dion arazoa
dela, langileriaren sektore garrantzitsu bati
afektatzen dion arazoa dela eta, beraz, Legebiltzar
honek erantzun bat eman behar liokeela arazo honi.
Orduan eman zizkiguten arrazoiak, esaten nuen, ez
direla gure iritzian zuzenak, zeren eta orduan esan
genuen eta gaur diot, gure iritzian, Euskal
Parlamentuak, Euskal Komunitate Autonomoak,
Euskal Herriak baditu ahalmenak, badu ahalmena,
guk planteatzen dugun proposamena aurrera
eramateko. Ez dira, alegia, arrazoi juridikoak
benetan proposamena aurrera eramatea posible
egiten ez dutenak, baizik eta arrazoi politikoak dira,
gure iritzian, hori ezinezko egiten dutenak. Eta
beraz, gure iritzian, problema azkenik hor mugatzen
da, eta pentsatzen dugu, beraz, kasu honetan
borondate politikoaren faltan aurkitzen garela
Legebiltzar honetan guk planteatzen dugun
proposamena aurrera eramateko.

Jaun-andre legebiltzarkideok, zuek oso ongi
ezagutzen duzuenez, lan ekonomatuen gaia,