Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Eskola Osasun lege-egitasmoa.
1982.06.30
21
08:29
Tramitazioa eten egiten da 6., 8., 9. eta 10. puntuak tramitatzeko eta 7. tokian jarraitzen da.

Jatorrizko ekimenak

01\09\01\00\00017Eskola Osasunari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

error de informe:
ORA-06502: PL/SQL : erreur numérique ou erreur sur une valeur: character to number conversion error

Testua

Ondoren, gai-zerrendako 2. puntura joko dugu: "V.
legebiltzar batzordeak (Lana eta Gizarte Ongizatea) Eskola-
Osasun lege-egitasmoari dagokionez emandako ebazpenari
buruzko, eta, era berean, berarizko botoei eta legebiltzar-
taldeek araupidez gordetako zuzenketa-eskeei buruzko
eztabaidaketa eta behin-betirako ebazpena".

Osoarekiko bi zuzenketa-eske aurkeztu direla kontutan
hartuz, bata Euskal Sozialistak Taldeak eta bestea Euskal
Zentristek, osoarekiko zuzenketa-eske hauei buruzko
eztabaidaketa eta, hala gertatuz gero, boto-emanketa ere
bai, burututa geldituko dira. Osoarekiko zuzenketa-eske
hauen egipidetzea aldeko bi txandaz eta aurkako bi txandaz
osatuta dago; eska dezaten taldeen txanda, Jaurlaritzaren
eskuhartzea eta ondoren boto-emanketa. Euskal Sozialisten
osoarekiko zuzenketa-eskearen aldeko txanda.

Martínez jaunak hizpidea du.

MARTÍNEZ PÉREZ jaunak: Lehendakari jauna,
legebiltzarkide jaun-andreok, jaun-andreoi mintzatoki
honetatik atseginez zuzentzen zaizuen lege-biltzarkide
honek Jaurlaritzak egindako Eskola-Osasun lege-egitasmoaren
idazkia jaso zuenean, eta idazki hau ez dator bat zorionez
-esan bedi, bidenabar-, Batzor-dearen ebazpenak gaur hemen
salo egiten duenarekin, ez oso-osorik bederen, idazkia
irakurri ondoren bi erreakzio desberdin somatuz jaso zuen.

Lehenik harridurazko erreakzioa izan zen -ez oso
sakona, horien antzeko ekintzak errepikatzearen pode-rioz
azkenean ohitu egiten da eta bat-, oso gogorra izan ez zen
harridurazko erreakzioa izan zen, berriz diot, aipatu dudan
idazki hark, Jaurlaritzak berak bere hau-teskunde
egitarauan osasunaren arretari buruz azaldu-tako dotrina
argi eta garbi ez betetzea bait zekarren, eta, egitarau
hura, neurri haundi batean, onargarria bazen, aurkeztu zen
egitasmoak, guztiz zentzu ezkorra duten progresia maila
batzuetan kokatu zuen neurri haundi batean.

Osasunaren Mundu Erakundeak osasuna zer denari buruz
egindako zedarripenak, eta hau erabat onartua dauka
Jaurlaritzak teoriaz