Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Arabako Foruzaleak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzak 1997ko lehen hiruhilabetekoan egungo Kultura Sailaren neurria eta egitura zehatz ditzan dei egitekoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1996.12.26
54
05:28

Jatorrizko ekimenak

05\11\02\01\00127Eusko Jaurlaritzak 1997ko lehen hiruhilabetekoan egungo Kultura Sailaren neurria eta egitura zehatz ditzan dei egitekoa.

Izapideak

Ezetsia. Emandako botoak: 60-aldekoak: 14 (PV FA)-aurkakoak: 40 (NV SV EA)- abstentzioak: 6 (IU).

Hizlariak

Moraza Marquínez, Javier (FA LT) (02:41)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Gutiérrez Muñoz, Katy (IU LT) (00:00)Bideoa ikusi

Martínez de Luna Unanue, Igone (EA LT) (00:09)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:13)Bideoa ikusi

Pagazaurtundua Ruiz, María Teresa (SV-ES LT) (00:18)Bideoa ikusi

Arregi Aranburu, Joseba (NV LT) (00:21)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Moraza Marquínez, Javier (FA LT) (00:27)Bideoa ikusi

Gutiérrez Muñoz, Katy (IU LT) (00:37)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:43)Bideoa ikusi

Pagazaurtundua Ruiz, María Teresa (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:46)Bideoa ikusi

Arregi Aranburu, Joseba (NV LT) (00:47)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:51)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Arabako
Foruzaleak Legebiltzar Taldeak egindako legez
besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzak 1997ko
lehen hiruhilabetekoan egungo Kultura Sailaren
neurria eta egitura zehatz ditzan dei egitekoa. Honen
eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Talde proposatzailearen txanda. Arabako Foruzaleak
Taldeko ordezkariak du hitza. Moraza jaunak du hitza.

MORAZA MARQUÍNEZ jaunak: Eskerrik
asko, lehendakari jauna. Jaun-andreok.

Mintzaldi honi ekiterakoan, adierazi behar
dut deitoratzen dudala sailburu andrea gure artean ez
izatea, eta bihotz-bihotzez desio diot osasun-
arazoengatik ez izatea, ez bererik ez bere
senitartekoenik. Eta hala balitz, albait azkarren senda
dadila opa diot.

Nolanahi ere, esan behar dut ohartu naizela
lehendakariordea gure artean dugula, eta, ondorioz,
ziur nago lehen eskutik jakingo duela sailburu andreak
guk Legebiltzarrean esango dugunaren berri eta hemen
eztabaidatuko den guztiaren berri.

Aurreko puntuaren eztabaidaketaren ondoren,
alegia, ikaragarrizko garrantzi internazionalekoa den
eta ziurrenik gure herritarren eguneroko arazoak
konpon-duko dituen puntu horren ondoren, gaur
Arabako Foruzaleak Taldeak hona ekarri duen legez
besteko proposamen honek maila apalagokoa dirudi,
eta guk geuk halaxe aitortzen dugu. Baina era berean
uste dugu herritarrei askoz hurbilagoa egingo zaiela
eta askoz ere egingarriagoa, eta ziur naiz
eraginkorragoa ere izango dela.

Legebiltzar honetan eta besteetan
aurkaritzako taldeoi dagozkien zereginak bi multzotan
sailka dai-tezke: Gobernuaren kontrolerako ekimenak
egitea (eta horixe izaten da azken batean parlamentu
baten zeregin nagusia), eta bestetik, Gobernu horri
zenbait ekimen aurrera eramateko dei egitea.

Gaur Arabako Foruzaleak Taldeak eta haren
bidez Unidad Alavesak aurkeztu duen legez besteko
proposamen hau bigarren multzo horietakoa da:
sortze-proposamena dela ere esan daiteke, Jaurlaritzari
zerbait egitera dei egiten dion proposamena da, eta
honelakoak izaten dira,