Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, kontsumo arduratsua bultzatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1997.03.14
61
03:35
Gai-zerrendako seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

05\11\02\01\00143Kontsumo arduratsua bultzatzeari buruzkoa.

Izapideak

Ezeztsia. Emandako botoak: 53- aldekoak: 6 (IU)-aurkakoak: 43 (NV SV PV EA)-abstentzioak: 4 (FA).

Hizlariak

Domínguez López, Juantxu (IU LT) (00:52)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:03)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Dueñas Crespo, Germán (FA LT) (01:08)Bideoa ikusi

Intxaurraga Mendibil, Sabin (EA LT) (01:10)Bideoa ikusi

San Ildefonso Izaguirre, Roberto (SV-ES LT) (01:19)Bideoa ikusi

Larrazabal Olabarri, Eusebio (NV LT) (01:29)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Domínguez López, Juantxu (IU LT) (01:32)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:41)Bideoa ikusi

Intxaurraga Mendibil, Sabin (EA LT) (Eserlekutik) (01:45)Bideoa ikusi

San Ildefonso Izaguirre, Roberto (SV-ES LT) (Eserlekutik) (01:47)Bideoa ikusi

Larrazabal Olabarri, Eusebio (NV LT) (Eserlekutik) (01:50)Bideoa ikusi

Botazioak. (01:52)Bideoa ikusi

Testua

Eta aldatu den jatorrizko gai-zerrendako
ordenera itzuliko gara.

Gai-zerrendako laugarren puntua:
"Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar
Taldeak egindako legez besteko proposamena,
kontsumo arduratsua bultzatzeari buruzkoa.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Juantxu Domínguez jaunak du hitza.

Isilik egon zaitezte, mesedez.

DOMÍNGUEZ LÓPEZ jaunak:
Lehendakari jauna, legebiltzarkide jaun-andreok.

1995eko urrian Ezker Batua/Berdeak
Legebiltzar Taldeak garapenaren kooperazio arloan
une horretan berria zen ekimena ekarri zuen
Legebiltzar honetara. Zehazki legez besteko
proposamen bat izan zen eta bere helburua Euskal
Herriko Autonomi Elkartean merkataritza justua
bultzatzea zen. Gaurko gure asmoa, bide bera
jarraituz, proposamen hura osatzea da.

0,7 Plataformaren eskarien aldeko
mobilizazioen ondoren eta euskal gizartean gero eta
presenteago dauden Gobernuz Kanpoko
Ereakundeen Koordinadorak egindako lanen
ondoren, herritar asko kontzientziatu da Hegoaldeko
herrialdeekiko elkartasunaz. Aitzitik, askotan euskal
herritarrek zailtasun handiak izaten dituzte beren
iritziak eta motibazioak eguneroko ekintza
xumeetara bideratzeko, esate baterako erosketak
egiten dituztenean.

Fondoak ematea eta Hegoaldean bolondres
gisa aritzea alde batera utzita, beharrezkoa da
sentiaraztea elkartasuna ez dela ohiz kanpokoa,
baizik eta eguneroko praktika izan daitekeela, gu
guztion eguneroko bizikeran integratuta egon
daitekeela. Alde horretatik, zeresan handia dute
merkataritza justuak eta kontsumo arduratsuak.

Legebiltzarkide jaun-andreok, "merkataritza
justua" deitzen den horren oinarrizko irizpideak zein
diren gogoratu nahi dizkizuet.

Merkataritza justua giza garapenaren neurri
koalitatibo eta integralera bideratzen da. Ez da
ekonomi hazkundera bakarrik bideratutako
merkataritza. Merkataritza justuak mugak ezartzen
dizkio merkataritza tradizionalari gizartearen eta
giroaren ikuspegitik berdintasun sozialaren eta
ingurugiro-sostengarritasunaren printzipioen