Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
"Euskal Landa Ingurunea Garatzeko Jarduera Plana 1997-2000" Jaurlaritzaren komunikazioaren eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1997.05.16
67
06:06
Gai-zerrendako puntu bakarra.

Jatorrizko ekimenak

05\10\08\00\00009"Euskal Landa Ingurunea Garatzeko Jarduera Plana 1997-2000" Jaurlaritzaren komunikazioa.

Izapideak

NV, SV, PV, IU eta FA LLTT artean proposamenak erdibidekatuak izan dira

Hizlariak

Industria, Nekazaritza eta Arrantz Saila, sailburua (00:02)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Reyero Redondo, Manuel Raúl (FA LT) (00:43)Bideoa ikusi

García Díaz, Tomás (IU LT) (01:09)Bideoa ikusi

Intxaurraga Mendibil, Sabin (EA LT) (01:31)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:57)Bideoa ikusi

Otegi Mondragón, Arnaldo (EAB LT) (02:20)Bideoa ikusi

San Ildefonso Izaguirre, Roberto (SV-ES LT) (02:37)Bideoa ikusi

Uribarren Axpe, Rafael (NV LT) (00:00)Bideoa ikusi

Industria, Nekazaritza eta Arrantz Saila, sailburua (00:21)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Reyero Redondo, Manuel Raúl (FA LT) (01:05)Bideoa ikusi

García Díaz, Tomás (IU LT) (01:18)Bideoa ikusi

Intxaurraga Mendibil, Sabin (EA LT) (01:29)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:37)Bideoa ikusi

Otegi Mondragón, Arnaldo (EAB LT) (01:45)Bideoa ikusi

San Ildefonso Izaguirre, Roberto (SV-ES LT) (01:50)Bideoa ikusi

Uribarren Axpe, Rafael (NV LT) (01:58)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Ebazpen-Proposamenak

García Díaz, Tomás (IU LT) (02:08)Bideoa ikusi

Reyero Redondo, Manuel Raúl (FA LT) (02:12)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (02:24)Bideoa ikusi

Intxaurraga Mendibil, Sabin (EA LT) (02:32)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Taldeen txanda.

Reyero Redondo, Manuel Raúl (FA LT) (00:05)Bideoa ikusi

García Díaz, Tomás (IU LT) (Eserlekutik) (00:09)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (00:10)Bideoa ikusi

Gerenabarrena Martínez de Lahidalga, Iñaki (NV LT) (Eserlekutik) (00:11)Bideoa ikusi

Botazioak. (00:12)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua


Gai-zerrendako puntu bakarra: "Euskal Landa
Ingurunea Garatzeko Jarduera Plana 1997-2000"
Jaurlaritzaren komunikazioaren eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Komunikazioa zabalago azaltzeko, Jaurlaritzaren
ordezkaria den Retegui sailburu jaunak du hitza.

Erakunde-adierazpena irakurtzen ari
direnean entzun ezazue mesedez, eta ez ibili hor
hizketan pasiloetan barrena.

Hitza daukazu.

INDUSTRI, NEKAZARITZA ETA
ARRANTZA SAILBURU (Retegui Ayastuy)
jaunak: Legebiltzarreko lehendakaria, Jaurlaritzako
kideak, jaun-andreok, egun on guztioi.

Eginbeharra eta aldi berean atsegin handia da
niretzat zuen aurrean agertzea eta Euskal Landa
Ingurunea Garatzeko 1997tik 2000rako Jarduera
Plana aurkeztea eta modu horretara Jaurlaritzaren
Kontseiluak 1997ko martxoaren 4an hartu zuen
erabakia betetzea.

Neuri dagokidanez, nahi nuke era honetako
eztabaidak ohikoagoak izatea, euskal landa-
ingurunearen etorkizunarekiko ardura eta arreta hau
arruntago eta ohikoagoa izatea.

Nahi nuke Legebiltzar honek etengabeko harreman
eta inplikazioa izatea gure landa-ingurunearekin,
benetako errealitatearekin, izan ere landa-ingurunea
baita kalitateko garapen modernoa gauzatzeko
etorkizunerako eszenarioa.

Nahi nuke, era berean, mendi eta landa-
ingurunearen garapenarekiko ardura horrek bat
egitea gure ekonomiaren eta gure erakundeen
funtzionamendu arruntarekin, eta, are
garrantzitsuago dena, gure gizartearen kontzientzia
kolektiboarekin.

Eta nahi nuke, azkenez, landa-ingurunearen
etorkizunerako irtenbideak bilatu eta
hurbiltzerakoan, guztion erantzukizun eta
konpromisuaz jokatzea.

Baina hori guztia lortzeko, beharrezkoa da
elkarguneak eta gizarte-akordiorako topaguneak
sortzea, gaurko egunean Legebiltzar honetan
aurkeztuko dugun plan estrategikoaren elaborazioan
gertatu den bezala.

Aurkezpenak lau zati izango ditu. Lehenengoan,
labur-labur, plan honek landa-ingurunerako bultzatu
nahi duen politika azalduko dut. Bigarren zatiaren
helburua da plana kokatzen den testuingurua
deskribatzea: