Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Indarkeriarik ezaren eta Bakearen Eskola Eguna instituzionalizatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1997.06.06
70
04:04
Gai-zerrendako laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

05\11\02\01\00181Indarkeriarik ezaren eta Bakearen Eskola Eguna instituzionalizatzeari buruzkoa.

Izapideak

NV, SV, PV, EA, IU eta FA LT-en erdibideo zuzenketa aho batez onetsia. Emandako botoak: 54.

Hizlariak

Domínguez López, Juantxu (IU LT) (01:55)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Moraza Marquínez, Javier (FA LT) (02:00)Bideoa ikusi

Irarragorri Viguera, Jasone (EA LT) (02:04)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (02:09)Bideoa ikusi

Asiain Ayala, Carmen (SV-ES LT) (00:00)Bideoa ikusi

Arregi Aranburu, Joseba (NV LT) (00:09)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:19)Bideoa ikusi

Testua


Gai-zerrendako laugarren puntua:
"Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar
Taldeak egindako legez besteko proposamena,
Indarkeriarik Ezaren eta Bakearen Eskola Eguna
instituzionalizatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Proposamena aurkeztu duen taldearen
txanda. Ezker Batuaren izenean Domínguez jaunak
du hitza.

DOMÍNGUEZ LÓPEZ jaunak:
Lehendakari jauna. Legebiltzarkide jaun-andreok.

Beste ezer baino lehen, nire eskuhartzea
irakurtzen hasi aurretik, esan nahi dut gure taldeak
aurkeztu duen legez besteko proposamenean, sare
publikoko ikastetxeak aipatzen diren tokian, kendu
egin dela sare publikoarena talde politiko guztiek
adostuta, eta ikastetxeak besterik ez litzatekeela
geldituko, hau da, urtarrilaren 30a
instituzionalizatzeko gomendioa Euskadiko ikastetxe
guztietara zabalduko litzateke.

Ederki. Ekimen honen inguruko
eskuhartzeari ekiteko esan nahi dut edozein botere
eratuk edo edozein botere iraultzailek armen bidez
burututako indarkeriaren aurrean intsumiso jotzen
dudala neure burua. Konbentzituta nago indarkeriak
eragin kaltegarria eta degradatzailea duela
gizakiarengan eta gure ingurunean. Horregatik, ez
nioke laguntzarik eskaini nahi edozein armada eratu,
gure eguneroko bizitzatik oso aldenduta dauden
interesak gordetzeaz arduratzen den edozein armada,
finantzatzeari, bestelako gizarte-beharretarako
premiazkoagoak diren fondoak xahutzen eta alferrik
galtzen direnean.

Neure egiten dut, beraz, Mahatma Gandhik
bere herrian, Indian, sustatu zuen bizitza eta politika
filosofia, hemen eta orain, Euskal Herrian. Euskal
gizarteak indarkeriarik ezaren buruarenak bezalako
ereduak behar ditu, mende honen amaieran erakutsi
baitigu hemen, Legebiltzar honetan, zer den
indarkeriarik eza: Dalai Lamari buruz ari naiz.

Ez dut uste inork zalantzan jarriko duenik
beharrezkoa dela Euskal Autonomi Elkarteko
ikastetxeetan indarkeriarik ezaren pedagogia
sustatzea. Zenbait fundamentalistak "kale-borroka"
deitzen duenak, eta nik transizio