Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Itauna, euskal herri-administrazioko sindikalismoarekin lotutako zenbait gairi buruzkoa.
1982.11.24
24
24:48
82-11-25an tramitatua 4. tokian.

Jatorrizko ekimenak

01\10\04\01\00059Euskal Herriko Arduralaritzako sindikalgintzaren zenbait alderdiri buruzkoa.

Izapideak

Gai-zerrendako 12. puntua.

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:17)Bideoa ikusi

Consejero Secretario de la Presidencia (01:34)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:02)Bideoa ikusi

Consejero Secretario de la Presidencia (Eserlekutik) (02:11)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (02:13)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARI jaunak: "Euskadiko
Ezkerra Taldeko Martín Auzmendi Aierbe
legebiltzarkide jaun txit argiak euskal herri-
administrazioko sindika-lismoarekin lotutako
zenbait gairi buruz Eusko Jaurlaritzari egindako
itaunketa".

Auzmendi jaunak du hizpidea.

AUZMENDI AIERBE jaunak:
Lehendakari jauna, parlamentari jaun-andreok, gure
edo nere interpelazio hau, irakurri ahal izango
zenutenez, errelazio laboralei eta ekintza sindikalari
dagokie, batez ere ekintza sindikalari edo sindikal
ekintzari euskal administrazioan.

Gure iritzian, dagoenekoz Euskal
Administrazio honek badu nahiko garrantzi, batez
ere bere barnean diren edo dagoen langile
multzoarengatik. Alde batetik ikusten dugu Euskal
Gobernuak baduela baimena datorren edo, barkatu,
urte honetako urtarrilaren 31rako 719 kontratazio
egiteko baimena eta baita ere, bestetik, joan zen
irailaren 10erako Euskal Komunitate Autonomoak
bazituela 15.714 pertsona transferituak. Beraz, hau
kontuan edukirik, guk pentsatzen dugu badela ordua,
badela garaia, behingoz Euskal Komunitate
Autonomoan Euskal Gobernuaren aldetik Euskal
Administrazioko langileen eskubide sindikalak
onartu eta euren eskubide hoiek erabili daitezen
bitarteko guztiak jartzeko.

Noski, guk interpelazio hau gaur hemen
egiten baldin badugu, ez da gure iritzian Gobernua
ondo egiten ari delako, zeharo aldrebes baizik; o sea,
pentsatzen dugulako Euskal Gobernua ez dela
jokabide zuzena eramaten ari alor honetan, zeren eta
egia da badaudela oztopo batzuk, lege aldeko oztopo
batzuk, eskubide sindikal hauen erabilpena ezinezko
egiten dutenak zenbait mailatan, baina hala eta
guztiz pentsatzen dugu Euskal Gobernuak bazuela
zeregin haundiagorik egiteko eskubidea, eta
posibilitatea batez ere. Eta egin ez baldin badu, gure
iritzian, izan da batez ere ez dalako egon benetako
borondate politikorik hori aurrera eramateko.

Beraz, guk pentsatzen dugu dauden oztopo
hoiek kontuan edukirik ere, lege aldetiko oztopoak
kontuan edukirik ere, beharrezkoa dela Euskal
Komunitate