Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Erantzun-eskea, langabeziaren aurka iharduteko Egitarauari buruzkoa.
1982.11.24
24
24:48
82-11-25an tramitatua 5. tokian.

Jatorrizko ekimenak

01\10\05\01\00034Lanik ezaren aurkako ekintzapide-egitarauaren egiterapenari buruzkoa.

Izapideak

Gai-zerrendako 15. puntua

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:16)Bideoa ikusi

Jaurlaritzako Lehendakariorde eta Lan sailburua (02:23)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:43)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

LEHEN LEHENDAKARIORDE (Boneta y
Piedra) andreak: Griñó jauna.

GRIÑÓ RABERT jaunak: Lehendakari
andrea, Eusko Jaurlaritzako Barne-Sailburuak, Retolaza
jaunak, eskatuta, ez dut inolako eragozpenik Eusko
Jaurlaritzak Ertzaintzarako Alemaniako Bayerische
Motoren Werke-aren BMW markako 40 moto erosi
dituela eta Legebiltzar honetan aurkeztutako galdera
datorren astean egingo dugun Osoko Bilkurarako
atzeratzeko.

LEHEN LEHENDAKARIORDE (Boneta y
Piedra) andreak: Griñó jaunak galdera hori atzeratzen
duela esan nahi al du? (Baiezkoa.)

Ederki, eskerrik asko. Euskadiko Ezkerra
Taldeko José Luis Lizundia Askondo legebiltzarkide
jaun txit prestuak "Helduen Alfabetzeko eta Berreus-
kalduntzeko Erakunderako (HABE) irakasleak
kontratatzeari" buruz egindako itaunketa atzeratu egin
da itaunketa-egieleak hala eskatuta eta itaunketa egin
zaiona ados dagoela. Beraz, gatozen orain Euskadiko
Ezkerra Taldeko Martín Auzmendi Aierbe legebil-
tzarkide jaun txit prestuak "Langabeziaren aurka
iharduteko egitarauari" buruz Eusko Jaurlaritzari
egindako galderara.

Auzmendi jaunak du hizpidea.

AUZMENDI AIERBE jaunak: Lehendakari
andrea, jaun-andre legebiltzarkideok, bai, gure taldeak
Eusko Jaurlaritzari egindako galdera honetan
Legebiltzar honetan duela urte t'erdi, gutxi gorabehera,
onetsi zen langabeziaren aurkako egitarauaren,
langabeziaren aurka egindakoaren zenbait alderdiri
buruz hitz egiten da. Hau da, bai lantaldean, uste dut,
bai Osoko Bilkuran ezta-baidaketako lan luzea egin
ondoren, Legebiltzar honeta-ko ia talde guztien
onespena hartu zuen salo bat onetsi zen. Orduan, nire
iritziz urte t'erdi zentzuzko epea da langabeziaren aurka
ekiteko egitarau baten kontu-garbitasuna egiteko.


Gure ikuspegitik, egin diren ekintzetatik batzuk
bete dira eta une hartan onetsi zen egitarauaren ondorio
izan dira. Beste alderdi batzuk ordea, gure ustez, Eusko
Jaurlaritzak ez ditu aurrera eraman. Egitarau honetako
alderdi batzuk aurrera ez eramate honetan zenbait
arazok, denbora honetan, hots,