Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, merkataritza-eremu handiak jartzea arautu eta mugatzearu buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1997.11.07
78
02:14

Jatorrizko ekimenak

05\11\02\01\00212Merkataritza-eremu handiak jartzen arautu eta mugatzeari buruzkoa.

Izapideak

PV eta FAren erdibideko zuzenketa onetsi da. Emandako botoak: 55- aldekoak: 38 (NV PV IU FA Mistoa)- aurkakoak: 17 (SV EA).

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (02:39)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Moraza Marquínez, Javier (FA LT) (02:53)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Reyero Redondo, Manuel Raúl (Misto LT) (00:00)Bideoa ikusi

García Díaz, Tomás (IU LT) (00:04)Bideoa ikusi

Intxaurraga Mendibil, Sabin (EA LT) (00:07)Bideoa ikusi

San Ildefonso Izaguirre, Roberto (SV-ES LT) (00:20)Bideoa ikusi

Larrazabal Olabarri, Eusebio (NV LT) (00:31)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:33)Bideoa ikusi

Moraza Marquínez, Javier (FA LT) (00:42)Bideoa ikusi

García Díaz, Tomás (IU LT) (00:49)Bideoa ikusi

Intxaurraga Mendibil, Sabin (EA LT) (00:53)Bideoa ikusi

San Ildefonso Izaguirre, Roberto (SV-ES LT) (00:59)Bideoa ikusi

Larrazabal Olabarri, Eusebio (NV LT) (01:07)Bideoa ikusi

Botazioa.

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: “Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, merkataritza-eremu handiak jartzea
arautu eta mugatzeari buruzkoa. Honen eztabaida eta
behin betiko ebazpena”.

Oyarzabal jaunak du hitza bere proposamena
defendatzeko.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak:
Lehendakari jauna, legebiltzarkide jaun-andreok.

Eusko Legebiltzarrak 1994ko maiatzean
onetsi zuen Merkataritza Jardueraren Legea. Lege
horretako 12. artikuluan adierazten da merkataritza-
esparruak irekitzeko baimenak dagokion udalak
emango dituela. Dena dela, bigarren aldi bateko
xedapenean honako hau esaten da: “12. artikuluan
agindutakoari kalterik egin gabe, eta 4/90 Legean
aurreikusitako lurralde antolamendurako tresnak
indarrean ez dauden bitartean, Eusko Jaurlaritzako
Merkataritza Sailaren baimena beharko da 2.000
metro karratutik gorako salmenta-azalera duten
merkataritza-esparruak kokatzeko”.

Gero Eusko Jaurlaritzak 82/95 Dekretua
onetsi zuen, urtarrilaren 31koa, 2.000 metro
karratutik gorako salmenta-azalera duten
merkataritza-esparruak (goran aipatu ditudanak)
kokatzeko baimenari buruzkoa, eta hor baimen
horiek emateko prozesua zehazten da. Gure ustez
dekretu horrek, eta aldarrikatu zenetik gertatu dena
ikusita, ez die alorrak dituen beharrei erantzuten, eta
ikusi dugu merkataritza-esparru handiak kokatzeko
baimenak ematerakoan osotoro bere kabuz jokatu
dela.

Beharrezkoa da hainbat datu adieraztea
Euskal Herriko banaketarako txikizkari-alorraren
arazoari hobeto heltzeko. Alor hau nabarmen aldatu
da azken urte hauetan. Merkataritza-esparru handiak
kokatzen hasi zirenean denda txikiek ahalegin
handiak egin dituzte modernizatzeko, merkatuan
beren tokia bilatzeko. Baina asko eta asko bidean
gelditu dira eta alorrak benetako krisialdia bizi izan
du, birmoldaketa-krisi larria.

Baina gaur gure taldea legez besteko
proposamen hau ekartzera bultzatu duena alorrak,
bere ordezkariek, merkataritza-federazioek,
merkataritza-ganbarek duten kezka izugarria